Berriak

Komedialdia: “Umoreak gure bizitzan duen garrantziaz kontzientziatu nahi dugu jendea”
26/07/2022
Vitoria-Gasteizko F2P Campus ekimenaren hirugarren edizioaren amaiera
14/09/2022

Barnekintzaile: SPRI Taldearen laguntza negozio-jarduerak dibertsifikatzeko eta barnekiteko

2022ko uztailaren 29an hasi zen izena emateko epea eta abenduaren 12an bukatuko da.

Barnekintzaile ekimenak Eusko Jaurlaritza eta SPRI Taldea ditu buru, eta ekintzailetzaren esparrura bideratua da. Bere helburua da dibertsifikazio-prozesuetan barnekintzailetza bultzatzea, jarduera ekonomiko berriak, negozio-ildo berriak edo enpresa berriak sortzen laguntzeko. 2022ko uztailaren 29an hasi zen laguntza hori jasotzeko izena emateko epea eta abenduaren 12an bukatuko da.

Ekimen honen bidez, langileak gaitu nahi dira aukera berriak aprobetxa ditzaten dibertsifikatuz, prozesu tradizionaletan nahiz teknologikoetan. Hainbat ekintzaren bidez gauzatzen da hori, hala nola orientazioa, proiektua diseinatzeko aholkularitza, espazioen erabilgarritasuna, gaitasun ekintzaileak sortzeko prestakuntza edo proiektua garatzen lagun dezaketen euskal startup-ekiko kontaktua.

Barnekintzailetzako bi adibide Araban

Produktu edo estrategia baten berrikuntzarekin, aukera berri bat abiaraztearekin edo kontzeptu berrien garapenarekin lotu daiteke barnekintzailetza. Lurralde mailan, Araban, bi enpresak egin dituzte barnekintzailetzako ekintzak, eta izan dituzten emaitza onak partekatu zituzten BICen bileretako batean, kausa hori bultzatzeko.

Lehenbizikoa I+Med enpresa biomedikoa izan zen, nanohidrogelen garapenean espezializatua. Honek bere negozioa dibertsifikatu zuen eta Sibari Republic sortu zuen, kosmetikara bideratutako alderdia. Novargi ingeniaritza enpresa ere animatu zen eta HyVALUE aurkeztu zuen, Tubacex-ekin garatutako proiektua, udal-hondakin solidoak erabilita hidrogenoa sortzeko.

Hainbat laguntza-lerro

Gainera, Barnekintzailek hiru jarduera-lerro eta laguntza desberdin eskaintzen ditu zure beharren arabera, eta proiektua definitzea, abian jartzea eta finantzatzea dute helburu.

0. Laguntza-lerroa: Negozio berriak sortzeko plana

Alderdi horren barruan, Barnekintzaile ekimenak aholkularitza-gastuen % 70erainoko finantziazioa emango luke (30.000 € gehienez), negozio berriak sortzeko plana egiteko. Plan horren bidez, negozio-aukerak aurkitu eta azter daitezke, gero 1. lerrora aurkeztu ahal izateko.

Plan horretan sartuko lirateke enpresaren egoeraren eta negozio berri posibleen diagnostiko laburra, negozio berriak sortzeko planaren diseinua eta abian jartzeko txostena.

1. Laguntza lerroa: Ideia lantzen laguntzea eta ontzea

Ideia ontzeko prozesuan laguntzeko eta hura abian jartzea ahalbidetuko duen Negozio Plana definitzeko, gastuen % 100erainoko laguntza emango dizu Barnekintzailek (30.000 € gehienez), honako gastu hauetarako:

  • Enpresa-prestakuntza eta prestakuntza espezifikoa.
  • Kanpoko aholkularitza eta laguntza teknikoaren gastuak.
  • Prospekzio- eta dokumentazio-azterlanak.
  • Azoketara joatea, merkataritza-prospekziorako bidaiak.
  • Maketak eta prototipoak egitea.
  • Proiektuaren tutoreak (BICek) onartutako beste gastu batzuk.

2. Laguntza lerroa: Finantzaketa eskuratzea

Laguntza-lerro hau 1. lerroan azaldutako Enpresa Plana finantzatzeko erabiliko da bereziki, eta, beraz, plan hau erraz eskuratu ahal izango duzu aurrekoa eskatu baduzu. Laguntza honen bidez ibilgetu materialeko (lurrak eta eraikinak izan ezik) eta ibilgetu ukiezineko inbertsioak finantzatzeko maileguak emango dira, honako baldintza hauekin:

  • 40.000 eta 180.000 euro bitarteko maileguak.
  • Interesa: sei hilabeterako Euriborra + % 1,25.
  • 7 urteko amortizazio-epea eta 2 urteko gabealdia hiruhileko kuotekin.
  • Irekitzeko eta aztertzeko komisiorik gabe.
  • Berme bakarra: Enpresa Plana gauzatzeko konpromisoa hartzea.

Laguntza hau eskatu nahi baduzu, jar zaitez harremanetan BIC Arabako langileekin bicaraba@bicaraba.eus helbidearen edo 945 298 282 telefonoaren bidez. Barnekintzaile programari buruzko informazio gehiago aurkituko duzu BIC Arabaren edo SPRI Taldearen webgunean.

Arabako ekintzailetzarekin lotutako albisterik, laguntzarik edo ekitaldirik galdu nahi ez baduzu, harpidetu zaitez gure newsletterrean edo jarrai gaitzazu LinkedIn, Twitter edo Facebooken.