Berriak

Aiara Industrial Lab sortu da Amurrion, Aiarako enpresen azeleragailua
22/11/2022
Ajebask Sarien XXI. edizioa: Arabako ekintzaileen talentua saritzen dute.
05/12/2022

Basaldea proiektua: Deialdi berri bat

Basaldea baratzezaintza ekologikoko enpresen mintegia nekazaritza-haztegia da, nekazaritza ekologikoko ustiapen berriak sor daitezen; Gasteizko udalerrian ezaugarri horiek dituen proiektu bat garatu nahi duten ekintzaile berriei lurra, ekipamendu eta azpiegitura komunak eskaintzea da horren helburua.

Zentroak 1 eta 1,5 hektarea bitarteko banakako 11 azpipartzela ditu, bai eta erabilera komuneko partzela bat ere, 300 m2 inguruko negutegiak kokatzen diren partzela bat, azpipartzela bakoitzeko bat.

Sarrerako gunean zerbitzu komunak jarri dira: aparkatzeko gunea, komunak, bulegoa, lanabesetarako edukiontziak, produktuak manipulatzeko eta garbitzeko gunea eta ur-biltegiak.

Jaitzi informazio-liburuxka hemen.

Udalak bere jabetzako lursail bat (Basaldea izenekoa) jarri du proiekturako, Zadorra ibaiaren ondoan, Abetxukutik gertu, bertan Basaldea nekazaritza-haztegia sor dadin.

Baratzen esparruak udal jabetzako 6 sail hartzen ditu zehazki, A-624 errepidearen eta Zadorra ibaiaren artean. Lursailen azalera 21,32 ha da guztira. Ureztaketa, bide eta instalazio komunetarako erabili behar den zatia kenduta, landatzeko 19,00 ha geratzea aurreikusi da.

Tramitei, araudioei buruzko informazioak eta dokumentu guztiak hemen.