Berriak

Hona hemen ekiteak adinik ez daukala erakusten duen froga
26/02/2021
SECOT Araba, 16 urte gure lurraldeko proiektu ekintzaileak bultzatzen.
09/03/2021

Bat egin ezazu ekintzailetza-katearekin!

Ekintzailetza-katearen helburua da Arabako ekintzailetza-ekosistema ikusaraztea eta balioan jartzea.

Ekintzailetzaabiatzera doa! Gaurtik aurrera, Arabako ekintzaileek parte hartzeko aukera izango dute gure ekintzailetza-ekosistema balioan jarri eta ikusarazi nahi duen ekimen honetan. 

Izan ere, ondo dakizunez, inguruan profesional onak izatea funtsezkoa da zure proiektuak aurrera egin dezan. Horretarako, toki berri bat prestatu dugu gure webgunean, nahi duen enpresa edo proiektu ekintzaile bakoitzak berarekin lankidetzan aritu den edo bere balio-proposamena hobetzen lagundu dion beste ekimen bat bertan ikusarazteko aukera izan dezan. Horrela, ekimen horiek bultzatu nahi dira eta zabalkundea eman nahi zaie, eta negozio-aukera berriak zabaltzen ere lagunduko duen kate bat sortu.

Parte hartzea nahiko erraza da:

  1. Sartu Ekintzailetza-katearen orrian.
  2. Sakatu “Egin gomendio bat” botoia.
  3. Bete ezazu formularioa zure gomendioarekin. 
  4. Behin Araba Ekinean ekimenaren taldeak aztertu ondoren, katearekin bat egingo du, eta gomendatutako enpresak mezu bat jasoko du zure gomendioaren berri izateko.

Lagun iezaguzu kate hau handiago egiten. Minutu pare batean soilik, gure lurraldeko enpresa eta profesionalak ikusarazteko aukera izango duzu. Horrela, guztion artean, hasiberriak bultzatzeko eta ibilbidea hasia zutenak indartzeko. Hori guztia, 2021 honetan ere, Arabak ekiteko estatuko lurralderik onena izaten jarrai dezan.