Berriak

25/11/2020
EXPLORER ARABA SPACE

Explorer Araba Spacek ideia berritzaileetan oinarritutako hogei proiektu hautatuko ditu

Abenduaren 11ra bitartean irekita egongo da Explorer Programan parte hartzeko deialdia. Munduan eragin positiboa izateko gogoa duten 18 eta 31 urte arteko gazteei zuzenduta dago.
23/11/2020

Psikopombo-k: “Adinekoen talentua eta grina bizirik mantentzen dugu”

Psikopombok adinekoen bizitza hobetzearen alde egindako apustua eta hartutako konpromisoa saritu nahi izan du epaimahaiak, "Zure ideiak balio du" XVI. lehiaketaren zerbitzu-sektoreko ekimen onenaren Ferrovial Saria emanez.
20/11/2020

Araba lehena da estatuko ekintzailetzan, txosten baten arabera

Inpaktuko Ekintzailetza Ekosistemen 2020ko Indizeak, ImpactHub-ek egindakoak, Araba lehen postuan kokatzen du estatuko ekintzailetzan.
19/11/2020

Andromeda Moto: “Motorako arropa sortzen dugu goi-teknologiako material jasangarri eta animalia-larrurik gabekoekin”

Andromeda Moto etxearen arropa berritzaileak eta etxe berak material jasangarri berriak erabiltzearen alde egin duen apustuak liluratuta utzi zuten epaimahaia eta "Zure ideiak balio du" Lehiaketaren XVI. edizioko Ekimen jasangarrienaren Aclima Saria eskuratu ahal izan zuten.
13/11/2020

Gobak: “Merkatuan falta zen txakur-modaren kontzeptua gara”

Txakurren moda kontzeptu berritzailea eta merkataritza elektronikoaren aldeko apustua arrazoi aski izan ziren epaimahaiak Gobaki emateko “Zure ideiak balio du” XII. lehiaketako Merkataritza eta Turismoko Gasteiz On Saria.
11/11/2020

Ekintzailetza disruptiboko lau adibide Arabako Errioxan

Arabako Errioxa gure lurraldeko eskualderik bizienetako bat da. Ezbairik gabe, oso eskualde erakargarria eta ezaguna da, eta horregatik, negozio berriak sortzeko gune ezin hobea.
10/11/2020

INIZIA Arabacampus programa, urteko uniekintzailearen bila

INIZIA Uniekintzailea Sarien IX. edizioaren deialdia 2020ko azaroaren 23ra arte egongo da irekita eta 2.000€ dauzka saritan banatzeko.
05/11/2020

Museo del Órgano: “Gure eskuetan dago kontzientzia kritikoa sortzea elikatzeko moduaren eta horrek dakarren guztiaren inguruan”

0 KM baratze ekologikoak jatetxearen egunerokoan integratzeko bere proiektu aitzindariari esker, Museo del Órgano jatetxeak irabazi zuen "Zure ideiak balio du" XVI. Lehiaketako nekazaritzako elikagaien arloko ekimen onenaren Eroski saria.
04/11/2020

Maribel Bajo, Cafés La Brasileña: “Gure sekretua? Helburuak argi eta egiten duzunagatiko pasioa izatea”

Araba Ekinean ekimeneko 2020ko Ekintzaile Handiaren Saria jaso duen lehenengo emakumea izan da Maribel Bajo, Cafés La Brasileña enpresa gidatzen egiten duen lanari esker.