Berriak

Ekintzaileentzat inspirazio-iturri izan daitezkeen 7 liburu
11/11/2019
“Made in Araba” turismo jasangarria, aukerak eta esperientzia ekintzaileak
28/11/2019

Berriz Enpresa eta Relevo, ekiteko bi aukera handi

Gogoa eta anbizioa izan arren ideia edo lokal egokiaren faltan bazabiltza, Arabako Ganbarako Berriz Enpresa eta Relevo programak laguntza handikoak izan daitezke zuretzat.

Arabako Ganbarak, Eusko Jaurlaritzaren eta Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin, doako bi zerbitzu horiek eskaintzen ditu, hainbat arrazoirengatik negozioan ez jarraitzea erabaki duten enpresaburuen eta ekintzaileen artean negozioen enpresa-eskualdatzea errazteko. 

Berriz Enpresa programa

Berriz Enpresa programaren helburua da enpresen eskualdatzea erraztea merkataritzan, ostalaritzan, osatuan eta beste sektore batzuetan. Arabako Ganberak, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, aholku ematen die bai negozioa eskualdatu nahi duten jabeei, bai enpresa bat eskuratu nahi duten ekintzaileei.

Enpresak eskualdatzeko Berriz Enpresa programari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, sartu haren webgunean edo idatzi mezu bat helbide honetara: camaraalava@berrizenpresa.com.

Relevo programa

Relevo Programaren kasuan, kalean establezimendu bat duten zerbitzu-sektoreko enpresen eskualdatzea erraztea da helburua. Kasu horretan, Arabako Ganberak Arabako Foru Aldundiari laguntzen dio negozioa eskualdatu nahi duten jabeei eta hura erosi nahi duten ekintzaileei laguntzeko zereginean.

Zerbitzu-sektoreko Relevo programari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, sartu haren webgunean edo idatzi mezu bat helbide honetara: comercio@camaradealava.com.

Arabako Ganberak gidatzen zaitu, urratsez urrats

Bi kasuetan, Arabako Ganbera bi alderdien aholkularia eta gidaria da, urrats bakoitzean. Aholkularitzaz gainera, negozio-jabeen kasuan programak hainbat zerbitzu eskaintzen ditu, hala nola:

  • Erosle izan litezkeenen bilaketa aktiboa.
  • Komunikazio-plan bat egiten du.
  • Salmenta dossierra egiten laguntzen du.
  • Balorazio ekonomikoan laguntzen du.
  • Eskualdatzea ixteko prozesuan laguntzen du.

Bestetik, ekintzaileen kasuan Arabako Ganberak zenbait zerbitzu eskaintzen ditu, hala nola: 

  • Negozioen bilaketa aktiboa, zure profil profesionalaren arabera.
  • Eskuratu beharreko negozioaren azterketan eta bideragarritasunean laguntzea.
  • Enpresa-plana egiten laguntzea.
  • Enpresaren eskualdatzea ixteko eta abian jartzeko prozesuan laguntzea.

Hori guztia negozioa eskualdatzeko helburua arazorik gabe bete dadin, bi alderdien mesedetan.