Berriak

Vitoria-Gasteizko Udalak enpresak sortzeko laguntzak aurkeztu ditu.
01/06/2017
Arabako Ganberak eta Vital Fundazioak ekintzailetzari laguntzeko programak sustatzen dituzte
12/06/2017

Big Data, e-commerce eta Vodka arabarra Arabako Ganberaren Emprende T 2017 jardunaldian

Big Data aseguruen lehen enpresa. Alderdi baten mezu politikoak zehaztea hauteskundeetan, eskualde bakoitzean gai jakin batekiko duten sentsibilitatearen arabera. Datu-analisiaren arabera programatzen diren musika-jaialdiak. Kasu horiek eta gehiago ere aurkeztu zituen Álex Rayón Deustuko Ingeniaritza Fakultateko Kanpo Harremanetako eta Etengabeko Prestakuntzako dekanorde eta Deustu Programako zuzendariak. Big Datak eskaintzen dituen negozio-aukerak ekintzailetza hutsetik haratago doaz. Negozioak berrasmatu eta berrikuntza disruptiboak txertatzeko aukera eskaintzen du sektore ia guztietan. Horixe izan zen Emprende T jardunaldian ateratako ondorio nagusietako bat; Arabako Ganberak antolatu zuen Emprende T topaketa, “Aukera globalak tokiko ekintzaileentzat” izenburupean, eta ehun lagun inguru bildu ziren bertan.

Jardunaldian, halaber, ekintzailetzako bi “made in Álava” esperientzia aurkeztu zituzten, eta bakoitzak ikuspuntu desberdin bezain interesgarri bat eskaini zuen. José Luis Navarro jauna Basque Moonshiners destilategiaren zuzendari nagusia da; duela bi urte sortu zuten destilategia, Gasteizen. Bertan hainbat edari egiten dituzte, hala nola Basmoon premium vodka Arabako patatarekin, eta Jackal, garauekin egindako vodka; horietaz gain, beste artisau-destilatu batzuk ere prestatzen dira, zein baino zein originalagoak. Basque Moonshiners 2014. urtean sortu zuten hiru bazkideren artean, eta José Luis Navarrok orain arte egindako ibilbidearen berri eman zuen, baita etorkizunean zer erronka dituzten ere. Oraintxe bertan, nazioarteko merkatuetan zabaltzen ari dira: Erresuma Batuan, Polonian, AEBtan, Alemanian, Panaman edo Kolonbian jada aurki daitezke haien produktuak, eta datozen hilabeteotan hazten jarraitzeko asmoa dute, beren enpresa-proiektua sendotzearren.

Bestalde, On4u konpainiaren sortzaile eta CMOa dira Olmo González eta Maite Delgado, hurrenez hurren. Konpainia hau ere hiru bazkideren artean sortu zuten, baina gaur egun 18 lagun ari dira lanean bertan, eta erreferentziako ecommerce-agentzia bihurtzea da haien asmoa. Alabaina, On4u enpresan ez diote teknologiari erreparatzen, lanerako funtsezko osagaia den arren, baizik eta pertsonei. Maite Delgadok esan zuzenez, “On4U enpresan pertsonak dira garrantzitsuena, pertsonak eta gure enpresa-kultura. Eta hori ez da ustekabean gertatutako zerbait; izan ere, gure estrategian txertatuta baitago”. Gaur egun, konpainia ezagunentzat lan egiten dute: Adolfo Domínguez, SkunkFunk, Ternua edo BH.