Berriak

“Ekintzaile bati esango genioke aholkuak entzuteko, baina ideiaren jatorrizko ikuspegia galdu gabe”
18/04/2017
Erdi Aroko Hiriguneko Enpresa Zentroa: ekintzailetza Vitoria-Gasteizko bihotzetik
08/05/2017

“Bihotzadore”, gaixoen bizi-kalitatea hobetzeko App bat

Gaixorik dauden pertsonak eta gaixotasun hori gainditu duten pertsonak elkartzeko komunikazio-kanal gisa balio duen App bat sortzea. Hori da Sarak eta Borjak “Zure ideiak balio du” lehiaketako “ideiak” kategorian irabazteko adierazi zuten ideia orijinala. “Ohartu ginen jende ugari dagoela gaixotasun bat izanik gaixotasun horri buruzko informazioa nahiz laguntza emozionala behar dituztenak. Eta gaixotasun hori izan duenak eskaintzea iruditzen zaigu modurik egokiena. Teknologiak aukera ematen digu jendea elkarrengana hurbiltzeko eta gai horri erantzun egokia emateko” adierazi zuten ideiaren sortzaileak.

“Bihotzadore” mugikorrean deskargatzen den App bat da, eta hainbat funtzionalitate ditu: Gaixotasun bat gainditu duten pertsonen adierazpenak bideo- edo audio-formatuan; chat pribatua elkarren artean eragiteko; eta aditu sanitarioak eta gaixotasun bat duten edo gainditu duten pertsonak elkartzeko aukera.

Oraintxe bertan, proiektua hasierako fasean dago. Sustatzaileak bideragarritasuna aztertzen ari dira, abian jartzeko modurik egokiena aztertuz. Une honetan Borja eta Sara Euskal Unibertsitateko Agudeza programan parte hartzen ari dira, negozio-ereduaren definizioan ñabardura jarriz, batez ere diru-sarreren iturria lortzeko. “Gure ideiak pertsonen ongizatea du helburu, horregatik gure asmoa irabazi-asmorik gabeko fundazio bihurtzea izango litzateke” adierazi dute.

Espero dugu App hau epe laburrean errealitate bihurtzea, eta sortzaileek gaixorik dauden pertsonei laguntzeko duten helburua bete ahal izatea.