Berriak

Recyycle: “Konponketaren bitartez, plastikoen bizitza baliagarria luzatu nahi dugu”
09/12/2020
Ondorengoak dira 2020ko Uniekintzailea Sarien irabazleak
15/12/2020

Bikai: “ETEei emaitzak hobetzen lagundu nahi diegu Business Intelligence-aren laguntzarekin”

Enpresa handien Business Intelligence-aren abantaila eta aukerak ETEetara hurbiltzearen alde egin duen apustuari esker, Bikaik Metxa Sari Berezia eramango du, “Zure ideiak balio du” Lehiaketaren XVI. edizioan.

Proiektu horren gainean gehiago jakiteko, Ana García-Serrano elkarrizketatu dugu, ideiaren atzean dagoen ekintzailea.

Araba Ekinean (AE): Nola laburbilduko zenukete zuen proiektua esaldi bakar batean?

Ana García-Serrano (AGS): Gure soluzioak Business Intelligence eta Kudeaketa Kontrola uztartzen ditu, ETEei egokituta, haien emaitzak hobetzeko erabaki zuzenak hartuz. ETEei beren helburuak lortzen lagundu nahi diegu, erabaki errentagarriak hartuz eta ibilbide bat trazatuz, Business Intelligence-n oinarrituz kudeaketa kontrolatzeko.

AE: Nola sortu zen ideia?

AGS: Orain urte batzuk izan nuen BIren berri, eta egundoko aurkikuntza izan zen niretzat. ETE baten gerentea izanik, emaitza hobeak lortzeko aukera ematen zidan, denbora gutxiagoan eta ahalegin gutxiago eginez.

Iaz, CEOentzako Eraldaketa Digitalean murgiltzeko programa batean nenbilela egiaztatu nuenez, enpresa gehienek ez zuten Business Intelligence-ko sistemarik ezarrita, eta horrek ahalbidetuko zien datuei ahalik eta etekinik handiena ateratzea, ekintza-plan bat garatzeko bidean. Bikai sortu da aurkikuntza hori ahalik eta enpresa gehienekin partekatzeko asmoarekin.

AE: Zer puntutan zaudete?

AGS: Produktua garatuta dago, nola salmenten analisietarako ereduei, hala finantzarioari eta harpidetza-ereduari dagokienez. Eta dagoeneko aukera izan dugu zenbait bezerorekin arrakastaz probatzeko.

Une honetan, merkataritza- eta marketin-prozesuan murgilduta gaude.

AE: Zein da zuen helburua urtebetean?

AGS: Lehen helburua da gure burua ezagutzera ematea, eta ahalik eta enpresa gehien horrelako tresnen balioaz ohar daitezela lortzea. Seguru gaude abantaila lehiakor bat suposatzen dutela, eta alde handia egin dezaketela edozein enpresaren mesedetan, are gehiago zalantza nagusi den une honetan. Horrez gain, jakina, metodoa ahalik eta enpresa gehienetan inplementatzen jarraitu nahi dugu.

AE: Pandemiak eraginpean hartu zaituzte? Aldaketaren bat egin duzue normaltasun berrira egokitzeko?

AGS: Merkataritza-plana egokitu behar izan dugu, ekintza presentzialen ordez online prozesuak antolatuz. Bikai digital gisa sortu da eta urrunetik erabat ezar daitekeen arren, gure bezeroak beren instalazioetan ezagutzea gustatzen zaigu, ahalik eta baliorik handiena eskaini ahal izateko.

AE: Zer eman dio proiektuari “Zure ideiak balio du” lehiaketaren errekonozimenduak?

AGS: Startupetan aditua den Metxa enpresak gure proiektuaren bideragarritasuna eta eskalagarritasuna aintzat hartu izana bultzada bat da guretzat, eta aurrera egitera animatzen gaitu. Saria bera ere, konbentzituta gaudelako Bootcamp horrek abiada hartzen lagunduko digula. Eta, jakina, agerikotasuna; hain zuzen ere horixe da gure erronka une honetan.


Eskerrik asko Ana García-Serranori gure galderei erantzuteagatik, eta zorte on zure proiektuarekin!