Berriak

Arabako Ganberak zerbitzu-sektorerako Txandaketa programa aurkeztu du
05/07/2018
Naia Espinosari elkarrizketa, Araba Explorer ekimena irabazi ondoren.
13/07/2018

BIND 4.0 programak enpresen eta startupen arteko sinergiak sortzeko hirugarren edizioa aurkezten du

Basque Industry 4.0 azelerazio-programak hirugarren edizioa aurkeztu du. Bertan 40 partner izango dira, gehienak euskal enpresa-sarean garrantzi handia duten industria-enpresak izanik. Edizio honetan azpimarratzekoa da honako hauen inkorporazioa: Siemens GamesaMondragon Business Development CentreTubacexOronaQuirónsaludOnkologikoaFaes FarmaIMQBieleBTIEgileKeraltyRoxallReiner eta Viuda de Sainz.

Bind 4.0 programa lankidetza publiko-pribatuaren emaitza da, lehen urratsak egiten ari diren startupen azelerazioa erraztu nahi duena, startupen eta lehen mailako beste enpresa batzuen arteko lankidetzaren bitartez. Horrela, enpresek soluzioak lortzen dituzte kanpotik eta startupek euren zerbitzuak proiektu zehatz batean garatuz euren jarduera azeleratzeko bide bat aurki dezakete. Partner enpresek 150.000 eurotik gorako kontratuak eskaintzen dizkiete startupei.

Aurreko edizioetan parte hartu duten startupak honako sektore hauetakoak dira: fabrikazio gehigarria, IoT, Big Data, zibersegurtasuna edo robotika kolaboratiboa.

Hirugarren edizioan parte hartu nahi duten startupek irailaren 14ra arteko epea dute eskaera aurkezteko. Prozesuan mundu osoko 500 konpainiak baino gehiagok parte hartzea espero da.

Informazio guztia eskura dago https://bind40.com/ webgunean.