Ekiteko agenteak

Enpresa-sehaskak

17/03/2017

BIC Araba

Laguntza ematen die pertsona ekintzaileei eta proiektu berritzaileak dituzten edota teknologia-oinarriko enpresei. BIC ARABAk enpresen zentro bat du proiektuak beren hasierako fasean garatzeko. Prestakuntza-tailerrak eta -jardunaldiak antolatzen ditu bere instalazioetan, eta aholkularitza ematen die enpresei beren garapenean, diru-laguntzetarako sarbidean eta barneko ekintzailetzaren arloan.

Kategoriak: Barneko ekintzailetza, Enpresa-sehaskak, Enpresentzako espazioak, Finantzaketa publiko-pribatua, Informazioa eta aholkularitza, Kultura ekintzailearen sustapena, Laguntza publikoak, Prestakuntza, Proiektuen tutorizazioa

17/03/2017

UPV/EHU

Euskal Herriko Unibertsitateak laguntza irmoa eskaintzen dio ekintzailetzari Arabako Campusean. Kultura ekintzailea sustatzen du eta laguntza eskaintzen die ideia berritzaileei eta teknologia-oinarriko enpresak sortzeari Inicia Arabacampus Programaren bidez eta BIC Arabaren lankidetzarekin. UPV/EHUk INIZIA Enpresa Haztegia du, Centro de Investigación Lascaray Ikergunean kokatua. Proiektu ekintzaileak biltzen dira bertan, zientzia-esparrura eta enpresa-esparrura hurbilduta.

Kategoriak: Barneko ekintzailetza, Enpresa-sehaskak, Enpresentzako espazioak, Informazioa eta aholkularitza, Kultura ekintzailearen sustapena, Prestakuntza, Proiektuen tutorizazioa

17/03/2017

AJEBASK

Arabako Enpresaburu Gazteen Elkarteak Enpresak Sortzeari buruzko Aholkularitza Prozesu bat du, beren enpresan martxan jartzeko negozio-ideia bat duten pertsonei laguntzeko. Ajebaskek aholkularitza eskaintzen du legezko izapide guztietan, enpresa-planaren elaborazioan, plan ekonomiko-finantzarioan edo forma juridiko egokiaren aukeraketan. Enpresa Haztegi bat ere badu eta hitzarmenak sinatu ditu zenbait erakunde pribaturekin finantzaketarako sarbidea errazteko.

Kategoriak: Barneko ekintzailetza, Enpresa-sehaskak, Enpresentzako espazioak, Finantzaketa publiko-pribatua, Informazioa eta aholkularitza, Kultura ekintzailearen sustapena, Laguntza publikoak, Prestakuntza, Proiektuen tutorizazioa

12/12/2017

Amurrio Bidean

Enpresak Sortzeko elkarteak duen zerbitzuan, laguntza eta aholkularitza ematen zaie ekintzaileei ekintzailetza-prozesu osoan, ideia heltzen denetik (negozio-plana, bideragarritasun-plan ekonomiko-finantzarioa, eta abar) martxan jartzen den arte (forma juridikoak, izapideak, finantzaketa, laguntzak, eta abar). Prestakuntza espezifikoak eta tutoretzak ere eskaintzen dira, proiektua sendotzeko. Moduluak eta coworking gunea Enpresa Haztegian. Natura-ingurune paregabean, Amurrioko industria-eremuek inguratzen dutelarik, kirol-pisten eta El Refor jatetxearen ondoan dago ReforAmurrio Enpresaldea Enpresa Haztegi eta Zentroa. ReforAmurrio Enpresaldeak 3.000 m2 baino gehiago dauzka, eta beharrezkoak diren azpiegitura eta ekipamendu guztiak biltzen ditu zerbitzuen sektorean barne hartutako edozein enpresa-jarduera burutzeko. Alokairu-erregimeneko bulegoak ditu, baita coworking gune bat ere.

Kategoriak: Barneko ekintzailetza, Enpresa-sehaskak, Enpresentzako espazioak, Informazioa eta aholkularitza, Kultura ekintzailearen sustapena, Laguntza publikoak, Prestakuntza, Proiektuen tutorizazioa

14/01/2019

Deusto Berrikuntza eta Ekintzailetza

Berrikuntza eta Ekintzailetza Unitatearen eginkizuna pertsonak bizitzan zehar laguntzea da, kultura ekintzailea eta berritzailea sustatuz Unibertsitatean eta Unibertsitatetik kanpo, horrela ekonomia eta gizartea eraldatzeko eragile bihurtzearren, ekosistemaren gainerako eragileekin elkarlanean.

Kategoriak: Barneko ekintzailetza, Enpresa-sehaskak, Enpresentzako espazioak, Informazioa eta aholkularitza, Kultura ekintzailearen sustapena, Prestakuntza, Proiektuen tutorizazioa

17/03/2017

Ikaslan

Arabako Lanbide Heziketako 11 ikastetxe publikok osatutako elkartea da Ikaslan Araba. Etengabeko hobekuntza bilatzen du Ikaslanek lanbide-heziketaren kalitatean, gaitasun teknologikoa eguneratuz, eta hezkuntza-eskaintza berrituz eta zabalduz. Gainera, ekintzailetza sustatu eta babesteko lan handia egiten du, bere ikastetxe guztietan garatzen diren zenbait programaren bidez.

Kategoriak: Barneko ekintzailetza, Enpresa-sehaskak, Enpresentzako espazioak, Finantzaketa publiko-pribatua, Informazioa eta aholkularitza, Kultura ekintzailearen sustapena, Laguntza publikoak, Prestakuntza, Proiektuen tutorizazioa

05/12/2017

Laudio Garapen Agentzia

Zerbitzu publikoa ematen duen erakundea, helburutzat garapen ekonomiko eta soziala sustatzea duena, tokiko baliabideak indartuz, enplegu-programak, prestakuntza, merkataritza, enpresa-ekimenak, tokiko garapena, ekintzaileentzako aholkularitza, enpresen sorkuntza, ETEei eman beharreko laguntza eta proiektu estrategikoen garapena bultzatuz, eta etorkizunean bere kudeaketaren barruan beharrezkotzat jotzen diren funtzioak sartuko dituena.

Kategoriak: Enpresa-sehaskak, Enpresentzako espazioak, Finantzaketa publiko-pribatua, Informazioa eta aholkularitza, Kultura ekintzailearen sustapena, Laguntza publikoak, Prestakuntza