Ekiteko agenteak

Finantzaketa publiko-pribatua

17/03/2017

Arabako Foru Aldundia

Kategoriak: Finantzaketa publiko-pribatua, Laguntza publikoak

17/03/2017

BIC Araba

Laguntza ematen die pertsona ekintzaileei eta proiektu berritzaileak dituzten edota teknologia-oinarriko enpresei. BIC ARABAk enpresen zentro bat du proiektuak beren hasierako fasean garatzeko. Prestakuntza-tailerrak eta -jardunaldiak antolatzen ditu bere instalazioetan, eta aholkularitza ematen die enpresei beren garapenean, diru-laguntzetarako sarbidean eta barneko ekintzailetzaren arloan.

Kategoriak: Barneko ekintzailetza, Enpresa-sehaskak, Enpresentzako espazioak, Finantzaketa publiko-pribatua, Informazioa eta aholkularitza, Kultura ekintzailearen sustapena, Laguntza publikoak, Prestakuntza, Proiektuen tutorizazioa

17/03/2017

Vitoria-Gasteizko Udala

Laguntza eskaintzen die Vitoria-Gasteizko Udalak ekintzaileei euren enpresa sortzeko prozesuan zehar. Prestakuntza-programa zabala du; etengabeko aholkularitza; ekintzailetzarako bekak; laguntzak eta diru-laguntzak; enpresa-zentroak bulego eta lokalekin; eta enpresa sendotzeko programa bat.

Kategoriak: Enpresentzako espazioak, Finantzaketa publiko-pribatua, Informazioa eta aholkularitza, Kultura ekintzailearen sustapena, Laguntza publikoak, Prestakuntza, Proiektuen tutorizazioa

17/03/2017

AJEBASK

Arabako Enpresaburu Gazteen Elkarteak Enpresak Sortzeari buruzko Aholkularitza Prozesu bat du, beren enpresan martxan jartzeko negozio-ideia bat duten pertsonei laguntzeko. Ajebaskek aholkularitza eskaintzen du legezko izapide guztietan, enpresa-planaren elaborazioan, plan ekonomiko-finantzarioan edo forma juridiko egokiaren aukeraketan. Enpresa Haztegi bat ere badu eta hitzarmenak sinatu ditu zenbait erakunde pribaturekin finantzaketarako sarbidea errazteko.

Kategoriak: Barneko ekintzailetza, Enpresa-sehaskak, Enpresentzako espazioak, Finantzaketa publiko-pribatua, Informazioa eta aholkularitza, Kultura ekintzailearen sustapena, Laguntza publikoak, Prestakuntza, Proiektuen tutorizazioa

17/03/2017

Arabako Merkataritza Ganbera

Enpresen Sortzeari eta Sendotzeari Laguntzeko Zentroak pertsona eta enpresak laguntzen eta tutorizatzen ditu, aholkularitza indibidualizatu eta diziplina anitzekoaren bidez, beren ekintzailetza-prozesuetan. Aholkularitzak biltzen duen ibilbidea ideia garatzearekin hasi eta enpresa-proiektuaren sendotzearekin amaitzen da. Hainbat zerbitzu eskaintzen ditu, Araban arrakasta izango duten enpresa-proiektuak garatzeko. Laguntza azpimarratzekoa da negozio-ereduaren garapenean, baita azterlan ekonomiko-finantzarioaren elaborazioa ere.

Kategoriak: Barneko ekintzailetza, Finantzaketa publiko-pribatua, Informazioa eta aholkularitza, Kultura ekintzailearen sustapena, Laguntza publikoak, Prestakuntza, Proiektuen tutorizazioa

17/03/2017

Hetel

Hetel-Araba (Egibide) ekimenak, Urratsbat programaren bidez, ikasleen eta ikasle ohien arteko ekintzailetza sustatzen eta babesten du. Zenbait sentsibilizazio-jarduera antolatzen ditu eta prestatutako pertsona bat jartzen du ekintzaile izan daitezkeneei edozertan laguntzeko, abiarazteko prozesuan haren laguntza eta aholkularitza izan dezaten.

Kategoriak: Barneko ekintzailetza, Enpresentzako espazioak, Finantzaketa publiko-pribatua, Informazioa eta aholkularitza, Kultura ekintzailearen sustapena, Laguntza publikoak, Proiektuen tutorizazioa

17/03/2017

Ikaslan

Arabako Lanbide Heziketako 11 ikastetxe publikok osatutako elkartea da Ikaslan Araba. Etengabeko hobekuntza bilatzen du Ikaslanek lanbide-heziketaren kalitatean, gaitasun teknologikoa eguneratuz, eta hezkuntza-eskaintza berrituz eta zabalduz. Gainera, ekintzailetza sustatu eta babesteko lan handia egiten du, bere ikastetxe guztietan garatzen diren zenbait programaren bidez.

Kategoriak: Barneko ekintzailetza, Enpresa-sehaskak, Enpresentzako espazioak, Finantzaketa publiko-pribatua, Informazioa eta aholkularitza, Kultura ekintzailearen sustapena, Laguntza publikoak, Prestakuntza, Proiektuen tutorizazioa

05/12/2017

Laudio Garapen Agentzia

Zerbitzu publikoa ematen duen erakundea, helburutzat garapen ekonomiko eta soziala sustatzea duena, tokiko baliabideak indartuz, enplegu-programak, prestakuntza, merkataritza, enpresa-ekimenak, tokiko garapena, ekintzaileentzako aholkularitza, enpresen sorkuntza, ETEei eman beharreko laguntza eta proiektu estrategikoen garapena bultzatuz, eta etorkizunean bere kudeaketaren barruan beharrezkotzat jotzen diren funtzioak sartuko dituena.

Kategoriak: Enpresa-sehaskak, Enpresentzako espazioak, Finantzaketa publiko-pribatua, Informazioa eta aholkularitza, Kultura ekintzailearen sustapena, Laguntza publikoak, Prestakuntza

25/05/2017

Metxa

Metxa ekintzaileentzako proiektuen azeleratzailea da. Inbertitzaile talde baten babesa dauka, eta inbertitzaile horiek bat egin nahi izan dute inbertsio-funts baten bitartez Metxak hautatutako proiektuei laguntzeko. Hainbat diziplinatako hainbat aholkularik ere parte-hartze aktiboa dute proiektuetan, prozesuan eta prozesua amaitzean ekintzaileei lagunduz.

Kategoriak: Enpresentzako espazioak, Finantzaketa publiko-pribatua, Kultura ekintzailearen sustapena, Proiektuen tutorizazioa

16/01/2019

Radar Ventures

Hedatze-bidean egonik (startupak eta ETEak) hazteko ahalmena duten konpainiei aholku ematen diegu, berrikuntzaren eta inbertsioaren alorrean. Gure DNAn daukagu taldearekin estu inplikatzea. Behar duen guztian lagunduz. Behar denean bultzatuz eta negozioaren ikuspegi estrategiko eta finantzario bati jarraikiz, gure bezeroen akziodunentzat merezi izaten duen emaitza lortuz.

Kategoriak: Barneko ekintzailetza, Finantzaketa publiko-pribatua, Kultura ekintzailearen sustapena, Proiektuen tutorizazioa