Ekiteko agenteak

Laguntza publikoak

17/03/2017

Arabako Foru Aldundia

Kategoriak: Finantzaketa publiko-pribatua, Laguntza publikoak

17/03/2017

BIC Araba

Laguntza ematen die pertsona ekintzaileei eta proiektu berritzaileak dituzten edota teknologia-oinarriko enpresei. BIC ARABAk enpresen zentro bat du proiektuak beren hasierako fasean garatzeko. Prestakuntza-tailerrak eta -jardunaldiak antolatzen ditu bere instalazioetan, eta aholkularitza ematen die enpresei beren garapenean, diru-laguntzetarako sarbidean eta barneko ekintzailetzaren arloan.

Kategoriak: Barneko ekintzailetza, Enpresa-sehaskak, Enpresentzako espazioak, Finantzaketa publiko-pribatua, Informazioa eta aholkularitza, Kultura ekintzailearen sustapena, Laguntza publikoak, Prestakuntza, Proiektuen tutorizazioa

17/03/2017

Vitoria-Gasteizko Udala

Laguntza eskaintzen die Vitoria-Gasteizko Udalak ekintzaileei euren enpresa sortzeko prozesuan zehar. Prestakuntza-programa zabala du; etengabeko aholkularitza; ekintzailetzarako bekak; laguntzak eta diru-laguntzak; enpresa-zentroak bulego eta lokalekin; eta enpresa sendotzeko programa bat.

Kategoriak: Enpresentzako espazioak, Finantzaketa publiko-pribatua, Informazioa eta aholkularitza, Kultura ekintzailearen sustapena, Laguntza publikoak, Prestakuntza, Proiektuen tutorizazioa

17/03/2017

AJEBASK

Arabako Enpresaburu Gazteen Elkarteak Enpresak Sortzeari buruzko Aholkularitza Prozesu bat du, beren enpresan martxan jartzeko negozio-ideia bat duten pertsonei laguntzeko. Ajebaskek aholkularitza eskaintzen du legezko izapide guztietan, enpresa-planaren elaborazioan, plan ekonomiko-finantzarioan edo forma juridiko egokiaren aukeraketan. Enpresa Haztegi bat ere badu eta hitzarmenak sinatu ditu zenbait erakunde pribaturekin finantzaketarako sarbidea errazteko.

Kategoriak: Barneko ekintzailetza, Enpresa-sehaskak, Enpresentzako espazioak, Finantzaketa publiko-pribatua, Informazioa eta aholkularitza, Kultura ekintzailearen sustapena, Laguntza publikoak, Prestakuntza, Proiektuen tutorizazioa

12/12/2017

Amurrio Bidean

Enpresak Sortzeko elkarteak duen zerbitzuan, laguntza eta aholkularitza ematen zaie ekintzaileei ekintzailetza-prozesu osoan, ideia heltzen denetik (negozio-plana, bideragarritasun-plan ekonomiko-finantzarioa, eta abar) martxan jartzen den arte (forma juridikoak, izapideak, finantzaketa, laguntzak, eta abar). Prestakuntza espezifikoak eta tutoretzak ere eskaintzen dira, proiektua sendotzeko. Moduluak eta coworking gunea Enpresa Haztegian. Natura-ingurune paregabean, Amurrioko industria-eremuek inguratzen dutelarik, kirol-pisten eta El Refor jatetxearen ondoan dago ReforAmurrio Enpresaldea Enpresa Haztegi eta Zentroa. ReforAmurrio Enpresaldeak 3.000 m2 baino gehiago dauzka, eta beharrezkoak diren azpiegitura eta ekipamendu guztiak biltzen ditu zerbitzuen sektorean barne hartutako edozein enpresa-jarduera burutzeko. Alokairu-erregimeneko bulegoak ditu, baita coworking gune bat ere.

Kategoriak: Barneko ekintzailetza, Enpresa-sehaskak, Enpresentzako espazioak, Informazioa eta aholkularitza, Kultura ekintzailearen sustapena, Laguntza publikoak, Prestakuntza, Proiektuen tutorizazioa

17/03/2017

Arabako Merkataritza Ganbera

Enpresen Sortzeari eta Sendotzeari Laguntzeko Zentroak pertsona eta enpresak laguntzen eta tutorizatzen ditu, aholkularitza indibidualizatu eta diziplina anitzekoaren bidez, beren ekintzailetza-prozesuetan. Aholkularitzak biltzen duen ibilbidea ideia garatzearekin hasi eta enpresa-proiektuaren sendotzearekin amaitzen da. Hainbat zerbitzu eskaintzen ditu, Araban arrakasta izango duten enpresa-proiektuak garatzeko. Laguntza azpimarratzekoa da negozio-ereduaren garapenean, baita azterlan ekonomiko-finantzarioaren elaborazioa ere.

Kategoriak: Barneko ekintzailetza, Finantzaketa publiko-pribatua, Informazioa eta aholkularitza, Kultura ekintzailearen sustapena, Laguntza publikoak, Prestakuntza, Proiektuen tutorizazioa

12/02/2018

Hazi Fundazioa

Aholkularitza-zerbitzu integral eta indibidualizatua eskaintzen dio HAZIk elikaduraren balio-katean (ekoizpena, eraldaketa eta merkaturatzea) ekintzailetzan aritu nahi duen edonori, baita EAEko landa-ingurunean eta kostaldean ere aritu nahi duenari ere. Laguntzako bi programa espezifiko ditu: GAZTENEK (lehen sektoreko proiektuentzako laguntza) eta GEROA (landa-inguruneko eta kostaldeko proiektuentzako, eta nekazaritza-arloko ekoizpena eraldatzeko eta merkaturatzeko proiektuentzako laguntza). EKINTZAILETZAKO OSTEGUNAK prestakuntza-programa ere badu.

Kategoriak: Barneko ekintzailetza, Informazioa eta aholkularitza, Kultura ekintzailearen sustapena, Laguntza publikoak, Prestakuntza, Proiektuen tutorizazioa

17/03/2017

Hetel

Hetel-Araba (Egibide) ekimenak, Urratsbat programaren bidez, ikasleen eta ikasle ohien arteko ekintzailetza sustatzen eta babesten du. Zenbait sentsibilizazio-jarduera antolatzen ditu eta prestatutako pertsona bat jartzen du ekintzaile izan daitezkeneei edozertan laguntzeko, abiarazteko prozesuan haren laguntza eta aholkularitza izan dezaten.

Kategoriak: Barneko ekintzailetza, Enpresentzako espazioak, Finantzaketa publiko-pribatua, Informazioa eta aholkularitza, Kultura ekintzailearen sustapena, Laguntza publikoak, Proiektuen tutorizazioa

17/03/2017

Ikaslan

Arabako Lanbide Heziketako 11 ikastetxe publikok osatutako elkartea da Ikaslan Araba. Etengabeko hobekuntza bilatzen du Ikaslanek lanbide-heziketaren kalitatean, gaitasun teknologikoa eguneratuz, eta hezkuntza-eskaintza berrituz eta zabalduz. Gainera, ekintzailetza sustatu eta babesteko lan handia egiten du, bere ikastetxe guztietan garatzen diren zenbait programaren bidez.

Kategoriak: Barneko ekintzailetza, Enpresa-sehaskak, Enpresentzako espazioak, Finantzaketa publiko-pribatua, Informazioa eta aholkularitza, Kultura ekintzailearen sustapena, Laguntza publikoak, Prestakuntza, Proiektuen tutorizazioa

05/12/2017

Laudio Garapen Agentzia

Zerbitzu publikoa ematen duen erakundea, helburutzat garapen ekonomiko eta soziala sustatzea duena, tokiko baliabideak indartuz, enplegu-programak, prestakuntza, merkataritza, enpresa-ekimenak, tokiko garapena, ekintzaileentzako aholkularitza, enpresen sorkuntza, ETEei eman beharreko laguntza eta proiektu estrategikoen garapena bultzatuz, eta etorkizunean bere kudeaketaren barruan beharrezkotzat jotzen diren funtzioak sartuko dituena.

Kategoriak: Enpresa-sehaskak, Enpresentzako espazioak, Finantzaketa publiko-pribatua, Informazioa eta aholkularitza, Kultura ekintzailearen sustapena, Laguntza publikoak, Prestakuntza