Berriak

Sei aholku etxetik (hobeto) lan egiteko
March 27, 2020
Ekintzaile! Online ikastaro hauekin prestatzeko garaia da!
April 17, 2020

Arabako Foru Aldundiak lurraldeko eragile ekonomiko nagusiekin, web zerbitzu bat abiarazi du hainbat laguntzekin ETEk eta autonomoek COVID1-19 aurrera egin dezatela.

Arabako Foru Aldundiak, Arabako Merkataritza Ganbera SEA, UAGA, Aenkomer eta Elkargirekin batera web zerbitzu bat abiarazi dute hainbat laguntzekin ETEk eta autonomoek COVID-19 aurrera egin dezatela.

www.ayudasarabacovid19.eus atariak informazioa bilatzeko sistema erraza eta eraginkorra du, bai eta administrazioek sustatutako eta kolektibo horietara berariaz bideratutako neurri eta arauen kudeaketa telematikorako lotura zuzena ere. ETEek, autonomoek, saltokiek, turismo- eta nekazaritza-elikagaien sektoreek eta abarrek informazio egituratua eta zehatza eskura dezakete haren bidez, Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Estatuko Gobernuak sustatutako laguntzei buruz, eta hainbat eragilek egindako jarduera gidak eta informazio interesgarria ere biltzen ditu.

Ekimena osatzeko, aholkularitza pertsonalizatuko zerbitzu bat eskaintzen da, webgunean bertan inprimaki baten bidez eskuragarri dagoena. Ekimenean parte hartzen duten eragile ekonomikoen talde teknikoko profesionalek garatuko dute aholkularitza hori, bai eta kuadrillen eta toki-garapeneko agentzien ekonomia, merkataritza eta turismoa sustatzeko zerbitzuetako eta Ekonomiaren Garapen eta Enplegu, Merkataritza eta Turismo sailetako foru-zerbitzuetako profesionalek ere.

Sistemak ohiko funtzionalitateak ditu, hala nola berritasunen buletin batera harpidetzeko aukera, informazioa posta elektronikoz eguneratuz, ekimena sare sozialetan zabaltzeko estekak, sistema hobetzeko iradokizunak jasotzeko postontzia eta abar.

Foru Aldundiak, Merkataritza Ganberarekin batera (SEA, UAGA, Aenkomer eta Elkargi), horrela, enpresa txikiagoei eta kudeaketa-gaitasun txikiagoa dutenei lagundu nahi die eskura ditzaketen laguntzak identifikatzen, baldintzak betetzeko orduan aholkatzen eta, azken batean, egoera hori gainditzeko eta etorkizunean beren jarduerari eusteko funtsezkoak izango diren laguntzak eskuratu ahal izatea errazten.

Webgunea apirilak 1etik martxan dago.