Berriak

Still Good, zakarretara botatzen den janaria aprobetxatzeko negozio-ideia bat
23/06/2017
Zer da Yuzz Álava?
17/07/2017

Crecer + inbertsio-foroak zazpi proiektu eta dozenaka inbertsiogile elkartu zituen

Ekainaren 29an (osteguna), Gasteizen, Vital Fundazioaren Sokaren Etxean, Crecer + XIX. Inbertsio Foroa egin zen, Metxa Emprende azeleratzailearen eta Orkestra Lehiakortasunaren Euskal Institutuaren lankidetzarekin. Ekitaldira dozenaka inbertsiogile bertaratu ziren, inbertitzeko proiektu erakargarrien bila. Guztira 7 proiektu aurkeztu ziren.

  • D&A Innovate Systems industria konektatuarentzat soluzio berriak eskaintzen dituen konpainia bat da. 4.0 industriaren iraultzak hainbat soluzio ekarri ditu, baina ia beti enpresa handiei zuzenduta. D&A Innovate Systems, ordea, ETEei dago zuzenduta.
  • Zuma Mechatronic Solutions Jon Madariaga eta Mikel Zubietaren negozio-ideia da. Bizikletentzako aldagailu-sistema berri bat lantzen ari dira, aurreko platerek sortzen duten erresistentzia saihestuko duena.
  • Plastic Repair System enpresa aitzindaria da Europan; plastikoz egindako materialak konpontzen ditu, bezeroei kostu handiak aurrezten dien teknologia bereziarekin.
  • Dogvivant zure txakurrarekin joan zaitezkeen lekuak aurkitzeko aplikazioa da. Ziurtagirietan eta babestutako publizitate eta edukien mix batean oinarritutako negozio-eredua da, eta erabat zabaltzen ari da.
  • Azkenik, Homyhub garaje baterako sarrera modu eroso, erraz eta seguruan kudeatzeko proposamen berritzaile batekin aurkeztu da.

Azkenik, Metxa Emprende proiektuen azeleratzailearen eskutik, une honetan azeleratzen ari diren proiektuetako bi aurkeztu dira. Horietako bat Osoigo da, on line plataforma bat, non herritarrek galdetu eta politikoek erantzuten duten. Eta FAR, rallyetako autoak diseinatu eta fabrikatzen dituen enpresa bat, merkatuan bere tokia bilatzen ari dena.