Berriak

Gaizka Grajalesek ekintzaile handiaren saria lortu du araba ekinean ekimenaren 2017ko edizioan
29/03/2017
[Bideo] Horrela izan zen Alava Emprende 2017: Ekitea, bizitza bera bezalakoa
07/04/2017

Arabako lau proiektu ekintzailek irabazi dute Alava Emprenderen “Zure ideiak balio du” lehiaketa

Zure ideiak balio du” XIII. Lehiaketaren sariek badituzte beren irabazleak. 24 parte-hartzaile, 12 finalista, eta azkenik 4 irabazle, bat kategoria bakoitzeko, saritu dira Europa Jauregian egin den Araba Ekinean lehiaketaren XIV. edizioan. Honako hauek izan dira irabazleak:

Sara Irazu eta Borja Marugan IDEIAK kategorian. Irabazle horien Bihotzadore-Voces de Emoción proiektua aplikazio mugikor bat da, eta gaixotasun larri bat jasan eta gainditu duten pertsonen eta gaixotasun larri bat jasaten ari direnen arteko komunikazio-kanal gisa erabil daiteke.

Andrea Garín AUKERA kategorian, The Best 5 ekimenarekin, e-comerce proiektu bat da; erabiltzaileak eskatutako milaka artikulu eta iritzi bilatzen ditu eta erabiltzaileak bilatzen duenari buruzko 5 aukera hoberenak erakusten ditu.

Diego Delgado eta Borja Yrazu BERRIKUNTZA kategorian, ID.EMERG proposamenarekin; aplikazio bat da, eta telefono mugikorrek dituzten tresna biometrikoak, hala nola hatz-marken irakurgailuak baliatzen ditu larrialdi-egoeretan informazio klinikoa (aldez aurretik erregistratua) emateko. Azkenik, JASANGARRITASUNA kategoria berriaren irabazleak Maialen Ormaetxea eta Jens Guftafsson izan dira, Stillgood.es proiektuarekin, janari ez-galkorraren online supermerkatu bat da eta oraindik kontsumitzeko egoeran dauden, baina, arrazoiak arrazoi, zaborrean amaitzen duten produktuekin hornitzen da.

Hogei hizlari baino gehiago eta B2B topaketa bat

Araba Ekinean ekimenaren XIV. edizioaren jardunaldi nagusia Market Place formatuan garatu da hainbat agertoki eta jarduerarekin. Hogei ekintzaile eta hizlari adituk baino gehiagok aurkeztu dituzte beren esperientziak 150 ikusle baino gehiagoren aurrean. Haien artean honako hauek nabarmendu behar dira: Víctor Viñuales (Ecodes Fundazioa), Pau Cuervo (Elkano Data) edo Mikel Larsen (Danimarkako Enbaxada). Gainera, goizean B2B topaketa bat egin da (banako bilera hitzartuak) ekintzaileen eta finantza-erakunde batzuen, azeleragailuen, Business Angelen eta coworking guneen artean. Guztira, 40 bilera baino gehiago egin dira hasten diren proiektuei aukera berriak emateko.

Jardunaldian “Alda nazazu Ekintzaile” ekimenaren azken saioa ere egin da; ekimen horretan 3 coachek 2 ekintzaileri aholkuak eman dizkiete. Horrez gain, Arabako Batxilergoko eta Lanbide Heziketako hainbat ikastetxetako ikasleekin tailer bat egin da. Azkenik, 2 elkarrizketa egin dira ekintzaile gazteen eta beste ekintzaile ospetsuago batzuen artean Arabako ekintzailetzari buruz eztabaidatzeko.