Berriak

Ekin Day ekitaldia urriaren 5ean izango da, ekintzailetzak lurraldeen faktore eraldatzaile gisa duen zeregina protagonistatzat hartuta.
08/09/2021
Escape Room Online gratuita
Parte har ezazu Araba Ekinean ekimeneko Online egindako Escape Room-ean eta irabazi ezazu 50 euroko opari-txartel bat
16/09/2021

David Perez de Burgos: “Enpresak sortzea bezain garrantzitsua da lortutakoa sendotzea eta hazten jarraitzea”

Iritsi zaigu “Etorkizuneko elkarrizketak” serieko hirugarren saioa, Haizetek enpresako fundatzaile David Perez de Burgosen eskutik.

2019an sortu zuen Haizetek enpresa David Perez de Burgosek, eta Jundizko udal-haztegian kokatu zen. Iragazpen industrialeko instalazioetarako zerbitzu tekniko espezializatu bat da. Merkatuan hobeto txertatzeko betiere produktuaren espezializazioa bilatzearen aldekoa da Perez de Burgos. “Gure kasuan energiari eta ingurumenari oso lotuta dagoen enpresa bat gara, eta konpainiek gero eta gehiago inbertitzen dute arlo horretan”, adierazi duenez. Haizetek enpresaren arduradun nagusiak esan duenez, erakundeen laguntza funtsezkoa izan da proiektuaren hasieran, “orain lortutakoa sendotzeko eta hazten jarraitzeko unea iritsi da”.

Hemen duzue Andres Goñi kazetariak bideratutako elkarrizketa osoa.