Berriak

Euskadi 2020 Ekintzailetza Plana aurkeztu da
09/10/2017
Irekita dago XXI Ekintzailetza Sarien hamaikagarren edizioko deialdia
17/10/2017

Hamar startup arabar, Bind 4.0ren 2. ediziorako aurrehautetsiak

Hamar startup arabar, besteak beste Airestudio, Globe Testing, Jakincode, Mizard, Optimus 3D edo Optimitive, Bind 4.0 azelerazio-programaren 2. edizioan parte hartzeko aurrehautetsi dituzte Programa hori 2018ko urtarriletik ekainera bitarte egingo da. Bind 4.0 programa lankidetza publiko-pribatuaren emaitza da, eta lehen urratsak egiten ari diren startupen azelerazioa erraztu nahi du, startupen eta lehen mailako beste enpresa batzuen (Mercedes-Benz, Iberdrola, Michelin, Repsol edo Aernnova, besteak beste) arteko lankidetzaren bitartez. Horrela, enpresek soluzioak lortzen dituzte kanpotik eta startupek euren zerbitzuak proiektu zehatz batean garatuz euren jarduera azeleratzeko bide bat aurki dezakete.

Aurrehautetsitako enpresak, 24 herrialde desberdinetatik datozenak, honako sektore hauetakoak dira: fabrikazio gehigarria, IoT, Big Data, zibersegurtasuna edo robotika kolaboratiboa.

Azken hautespena, enpresa bakoitzak parte hartzen duten konpainia industrialekin egin beharko duen picharen ondoren egingo da.

Lotura honetan aurrehautetsitako startupen zerrenda osoa ikus dezakezue.