Berriak

Cristina Juesas: “TEDxVitoriaGasteiz ekitaldira ez da hitzaldiak entzutera etorri behar, barre egitera, negar egitera, haserretzera baizik”
02/05/2019
Manu Muñoz, i+Med enpresaren zuzendari exekutiboa: “Giza kapitala da i+MED enpresaren aktiborik handiena“
31/05/2019

Egibideko LHko ikasleek enpresen erronkei erantzun diete

Hamar enpresa arabarrek eguneroko zereginean izan ohi duten arazoetakoren bat konpontzeko erronka egin diete Egibideko LHko ikasleei, eta erantzunak oso interesagarriak izan dira.

Europa Biltzar Jauregiko Green Aretoan egin zen Ekin Breakfast Egidoo ekitaldiaren ondoren argi geratu da Arabako LHko ikasleak oso ondo prestatuta daudela enpresek eguneroko zereginean dituzten erronkei aurre egiteko.

Mercedes-Benz, Michelín, RPK, GasteizOn, Et Voila, Hazi Truk Hasi, Koopera, Preoca eta Gaztedi Rugby Taldea enpresa eta kolektiboek planteatu zuten arazoetako bakoitzarentzat proposatu zituzten konponbideen kopurua (eta orijinaltasuna) ikusi besterik ez dago.

Ikasle-talde bakoitzak 10 minutu izan zituen bere konponbidea enpresen aurrean defendatzeko. Aurkezpenen ondoren, bederatzi enpresen ordezkariek, Metxa azeleratzailearen eta Secot Álava elkartearen laguntzarekin, konponbide irabazlea aukeratu zuten.

Nerea Mauleón, Ana Raposo, Zuriñe Lázaro, Rubén Hernández eta Lissete Rocak Mercedes Benz enpresak proposatu zien erronkari aurre egin zioten, hau da: bere pintura-nabera egiten diren bisitak partizipatiboago eta sortzaileago bihurtzeko sistema bat sortzea, eta aldi berean nabea bisitatzen duten talde desberdinetara (DBHko ikasleak, bezero potentzialak eta abar) egokitzea. Eta sari gisa, esker onaz gain, bluetooth bozgorailu bat jaso zuten.

Azkenik, Secot Álava elkarteko kide Iñaki Jimenezek hitzaldi bat eman zuen, arrakasta eta porrota kudeatzen jakiteak duen garrantzia azalduz. Oso interesgarria izan zen jardunaldiari amaiera bikaina eman zion.