Berriak

Iñaki Bartolomé, Ideable enpresako CEOa: “Oraindik ere gaizki ikusita dago proiektu sozial batek dirua irabaztea eta bere lanarengatik kobatu nahi izatea”
10/07/2020
Labean Sariak
Añanako, Arabako Mendialdeko eta Enkarterriko ideia ekintzaile onenen bila dabil Labean
29/07/2020

Ekin Breakfast: Arabako turismo-eskaintza honela berritu da osasun-alertari aurre egiteko

Ekin Breakfasten aukera izan genuen osasun-alerta indarrean egon den bitartean, esperientzia turistiko berriak eskaintzeko asmoz, Arabako zenbait ekintzailek zer berrikunta egin dituzten jakiteko aukera izan genuen.

Uztailaren 16an, joan den ostegunean, Ekin Breakfast berri bat egin genuen, Arabako turismo-sektoreko hainbat profesionalek egungo egoerari aurre egiteko zer neurri jarri dituzten martxan lehen eskutik jakiteko aukera izan genuen.

Jarduera bertan behera uztera behartuta, agente turistiko asko berrasmatzeko prozesu batean murgildu dira, orain arte ezezagunak ziren arazoetarako konponbideen bila.

Inpaktu handia izan arren, krisi honek zenbait aukera eta joera berri ere ekarri ditu berekin, eta horien inguruan hitz egiteko aukera izan dugu José Luis Jiménezekin (Arabako Foru Aldundiko Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapena eta Foru Administrazio Saila), Marisa Alonsorekin (Bodegas Valdemar), Elisabeth Ochoa de Eriberekin (Guías Artea), Ramón Aranbarrirekin (Augur Nature) eta Teresa Ruiz de Apodacarekin (Agroturismo Behitegi).

Turismo berria

Ekin Breakfast online egin zen, eta aurrez grabatutako bideoan ikus dezakezu, lerro hauen gainean. Hasteko, Bodegas Valdemar enpresako Marisa Alonsokazaldu digu esperientzia enoturistikoen eskaintza internetera nola egokitu duten.Kontsumo-ohitura hauek hemendik 5 urtera iristekoak ziren, eta krisiak azeleratu egin ditu, besterik ez”, ziurtatu duenez. Esperientzia birtualak turismorako alternatibak dira orain, baina negozio-arlo berri bat izan daitezke etorkizunean, eta bezeroak esperientzia hori nola, noiz eta non bizi nahi duen hautatzeko aukera izango du” erantsi du jarraian.

Marisaren ostean,José Luis Jiménezek azaldu zigun Arabako Foru Aldundiko #ArabanGeratu kanpaina nola sortu zen. Konfinamendua abiatu zenean oraindik ez genekien uda honetan kanpainarik izango ote zen, baina hori bai, argi genuen kanpaina izanez gero, lurraldeko indarguneak nabarmendu beharko genituzkeela, eta arabarrak animatu bertako enpresei laguntzera” adierazi zuen.

Jarraian, Elisabeth Ochoa de Eribek Guías Artea enpresaren esperientzia azaldu zigun: bisita gidatu birtualak antolatzen ari dira, jendeak, etxetik atera gabe, Gasteiz eta Araba ezagutzeko aukera izan dezan. Oso argi genuen bisita gidatu erreal baten antzeko zerbait izatea nahi genuela, hau da, bideo soil batera mugatu beharrean, pertsonen arteko elkarreragina bideratu behar genuela, denbora errealean eta euskarri grafiko baten laguntzarekin” adierazi zuen.

Bestetik, Ramón Aranbarrik (Augur Nature, argazki tourretan eta naturari buruzko dokumentaletan espezializatutako enpresa) azaldu zigun zer egin behar izan duten, pandemiaren erruz, behatokiak egokitzeko: Zorionez, goi-denboraldiaren amaieran harrapatu gintuen pandemiak, eta, horrenbestez, denbora izan dugu gure behatokiak ongi prestatzeko, higiene- eta segurtasun-neurri berriak bete ditzaten”.

Azkenik, Teresa Ruiz de Apodacak azaldu zigun zer joera eta aldaketa nagusi atzeman dituzten Agroturismo Behitegi-ra bisitan doazkien turisten portaeretan. Azken aste hauetan, Gasteizko lagun taldeak eta familiak gero eta erreserba gehiago egiten ari dira; elkarrekin denbora emateko toki lasai eta berde baten bila dabiltza, besterik gabe. Agroturismotik 20 km eskasera bizi dira, eta ia ez dira handik ateratzen” amaitu zuen.