Berriak

Ekin Breakfast: Araban Ekintzailetzan 2024an
08/02/2024
EKIN DAY 2024 | Espiritu ekintzaileak lagun zaitzala
10/04/2024

Ekin Breakfast: Bereizten diren saltokiak

Joan zen martxoaren 21ean “Bereizten diren saltokiak” Ekin Breakfast ekitaldia gauzatu zen. Gasteizko Udaleko “Egin klik eta erosi hemen” kanpainaren barruan, Ekin Breakfast honek gune berezia eskaini zuen Gasteizko merkataritzaren proposamen original eta espezializatuak ezagutzeko.

Boga Zapatadendako Shandra Barrosorekin hasi zen jardunaldia, eta berak azaldu zigun nola sortu zen bere dendaren ideia. Zapata berezi eta erosoak topatzeko zailtasunaren aurrean, bere negozio propioa sortzea erabaki zuen. Korreria kalean kokaturik, bere saltoki bereizgarriengatik ezaguna den kalea, Boga Zapatería zapatadenda erosketa pertsonalizatuko esperientzia bat eskaintzeagatik nabarmentzen da. Sare sozialek zeregin erabakigarria betetzen dute bere dendaren erakusleiho gisa. Adierazi zuenez: ‘Nire bezeroetako asko eta asko nire sare sozialetan ikusi duten zerbaiten bila etortzen dira’. Shandrak gogoeta batekin amaitu zuen bere azalpena: ‘Ezin dugu merkataritza txikia hiltzen utzi. Entzun gaitzatela behar dugu eta gure arazoen berri izan dezatela’.

Carlos Villar, Astrolibros dendakoak, tokiko merkataritzan esperientzia bereziak eta bakarrak sortzeko premia azpimarratu zuen. Bezero bakoitzarentzako arreta pertsoalizatuarekin eta liburu egokien gomendioarekin daukan konpromisoa nabarmendu zuen. Berak adierezi zuen bezala, “haurrek irakurtzen dute, gazteek irakurtzen dute eta helduek irakurtzen dute”. Gainera, bere online dendaren bidez daukan lineako presentziaren garrantzia azpimarratu zuen. Bere azalpenean azpimarratu zuenez, oso garrantzitsua da, aldatzen ari den gaur egungo merkatu honetan, desberdintzea eta egokitzea.

Yolanda Mendazak, Birkin-Bardot-ekoak, merkatu lehiakor honetan nola lortu zuten nabarmentzea azaldu zigun. Hasierako erronkak gaindituz, bere dendak aintzatespena jaso zuen estatu osoan TELVA eta Vogue aldizkarietan izan zuen errekonozimenduari esker. Merkaritzaren kontzeptu berri bat txertatu zuen Birkin dendarekin, jantzi eskuragarriagoak eskainiz eta arreta pertsoalizatua emanez. Gaur egun bere dendak Birkin-Bardot du izena eta saltoki berritzailea izaten jarraitzen du, ekitaldiak maiz antolatuz eta sare sozialetan presentzia aktiboa edukiz, bezeroekin konektatua jarraitzeko.

Azkenik, Xavier Cros, Across the Shopper-ekoak, kontsumitzailea ulertzeko eta merkataritza-estrategiak haren kontsumo eta erosketa ohituretara egokitzeko ikertzeak eta analisi estrategiko bat egiteak duen garrantzia azaldu zuen. Saltzeko tokian zentratu beharrean, erosketaren tokiaz arduratzeak eta fokua kontsumitzailean jartzeak duen garrantzia azpimarratu zuen. Gainera, marka baten balio-proposamarenaren garrantzia azaldu zuen, hau da, bere bezeroekin ezartzen duen promesa edo konpromisoa. Balio-proposamen eraginkor bat sortzeko gomendioak eman zizkigun: zer egiten duzun, norentzat egiten duzun, nola egiten duzun eta zertarako egiten duzun definitzea.

Azalpenen ondoren, elkarrekintzarako une bat zabaldu zen eta bertaratuek hizlariei galderak egiteko eta ideiak eztabaidatzeko aukera izan zuten. Eskerrak eman nahi dizkiegu hizlari guztiei informazio baliotsu hori guztia partekatzeagatik, baita ekitaldian izan ziren pertsona guztiei ere. Datorren Ekin Breakfastera arte!