Berriak

Enpresa Azoka: pizgarri berria Arabako ekintzailetzarako
08/02/2018
B2B topaketak: aukera bat zure enpresak aurrera egin dezan
26/02/2018

Ekin Breakfast: gosaltzea ekintzailetzari buruz hitz egiten dugun bitartean

Esaten dutenez, eguneko otordu garrantzitsuena da gosaria, energia hartzen laguntzen digulako. Eta energia da, hain zuzen ere, ekintzailetzan aritzeko behar dena. Topaketen formatu berria estreinatuko du Araba Ekinean ekimenak, topaketa horietan asko hitz egin eta asko jango delakoan, edo, hobeto esanda, asko gosalduko delakoan. Gosaltzeko eseriko gara kafe on batekin, opil batzuekin edo txigorki batzuekin, zuku baten laguntzaz, ekintzailetzari buruz hitz egiteko. Erraza dirudi erraza delako.

Sektore-topaketak izango dira, ekintzailetzako eragileak sektore espezifiko batzuetan bilduko dituztelarik, egungo aukerei, zailtasunei, sektore horietan jarduten duten enpresei eta jarduteko duten moduei buruz eztabaidatzeko.

Horretarako, datozen hilabeteetan egingo diren hiru topaketa diseinatu dira: “Milenialak ere ekintzaileak dira”, EHUren laguntzarekin; “Makinei entzunez. 4.0 industria”, BIC Arabaren laguntzarekin; eta “Landa guztia oreganoa da”, landa-arloko ekintzailetzari buruz.

Lehenengoa otsailaren 28an izango da Gasteizko EHUko Campusean. Eta badakizue zer ordutan? 13:30ean, lehenengo Ekin Breakfasta ez delako breakfast bat izango, baizik eta bermut bat (ez dakigu bermut toreroa izango den edo ez). Baina badago horretarako arrazoirik; izan ere, Ainhoa Ocio, Cervezas Gastheiz enpresaren fundatzaileetako bat, izango da protagonista, Bittor Rodríguez unibertsitateko irakasle eta monologistarekin batera. Hainbat galdera ibiliko dira Unibertsitate Pabiloian barrena: nola egiten diote aurre gazteek ekintzailetzari? gehiago aritzen dira ekintzailetzan? Aukera gehiago edo gutxiago dituzte?

Zain izango gaituzue hilaren 28an pintxo eta garagardo batzuekin, eta ea erantzunik ematen diegun galdera horiei.