Berriak

Ekin dayko hitzaldiak, 9 esalditan
27/04/2018
Hobetzeko egiten duen ahaleginaren, kemenaren, kreatibitatearen eta jakin-minaren balioa, aktibo pertsonal ona da beti.
21/05/2018

Ekin Breakfast Metxan dirudiena baino zailagoa da inbertitzea

Inbertitzeko egokiak izan daitezkeen hiru proiektu eta galdera mordoa. Nola portatzen da bezeroa? Behar bezain handia da merkatu potentziala? Nola arautzen du legeriak sektore hori? Zer erosketa-esperientzia eramaten du berekin bezeroak? Zein da eskaintzen dugun proposamenaren balioa? Zer urtarokotasun dute salmentek? Zein izan liteke itzulkina? Eta noiz iritsiko da?

Zalantza horiek ez dira inbertitzaileenak edo business angels deitutakoenak, baizik eta sei ekintzailerenak. Ariketa horri egin behar izan diote aurre, Metxak hala proposatuta, laugarren Ekin Breakfast honetan. Ariketaren bidez, inbertitzailearen rolean jarri nahi izan dugu ekintzailea, haren zalantza, motibazio, beldur eta anbizioak uler zitzan, goiz oso produktibo batean, hiru ondorio adierazteko baliagarria izan baita:

  • IBEX-35eko enpresa bateko inbertsio baten errentagarritasun-ratioa batezbestekoaren % 8 inguru izan liteke; startup batean inbertitzea arriskutsuagoa da, eta, hori horrela, espero den errentagarritasuna (normalean enpresa saltzearen ondorio) handiagoa da.
  • Inbertitzaile batentzat, dibertsifikatzea funtsezkoa da. Arrautzak saski berean ez jartzea da kontua.
  • Inbertitzaileak ere pertsonak dira, eta bakoitzak bere esperientzia propioak, bere ikuspuntua eta bere irizpidea ditu.

Azken batean, 100.000€ inbertitzea ez da pentsa litekeen bezain erraza. Ehunka galdera daude, eta intuizio-osagai garrantzitsu bat ere badago, eta ekintzaileek horri aurre egiten jakin behar dute finantzaketa-txanda bati arrakastaz ekiteko.