Berriak

ARABA EKINEAN-EK LAN ESKAINTZEN GUNE BERRI BAT SORTU DU BERE WEBGUNEAN, EKINTZAILEEI TALENTUA BILATZEN LAGUNTZEKO ETA ENPLEGUA SUSTATZEKO
24/06/2020
Zure ideia kontua “lehiaketaren XVI. edizioak 17 finalistak aukeratuko ditu
08/07/2020

Ekin Breakfast: honela geratu dira pandemia-garaian ekiteko laguntzak

Arabako Foru Aldundiko, Vitoria-Gasteizko Udaleko, BICArabako eta Vital Fundazioko ordezkariek beste Ekinbreakfast batean parte hartu dute gaur, Araba Ekinean ekimenaren esparruan, ekiteko dirulaguntza eta laguntzak une honetan zertan diren azaltzeko. COVID-19aren pandemiak baldintzatutako testuinguru honetan, erakundeek hainbat neurri hartu dituzte ekintzaile eta enpresei laguntzeko, eta, bereziki, pandemia horren harira sortu diren aukerak sustatzeko.

 

Hona hemen azaldu diren ideia eta nobedadeetako batzuk.

 

Araba Ekinean ekimenak aurreratu egingo ditu ekarpenak

Gipuzkoako Foru Aldundiak ekintzaileei laguntzeko bideratzen duen laguntza nagusiak nobedade garrantzitsu bat izango du 2020an: onuradunek aldez aurretik jasoko dute esleitu zaien zenbatekoaren % 30, ongi justifikatutako gastuak aurkeztu beharrik gabe.

 

Alarma-egoera dela-eta Gasteizko Udalak emandako laguntzak

Gasteizko Udalak laguntza-lerro bat atera du 10 pertsonatik beherako enpresentzat, alarma-egoeraren ondoriozko gastu eta inbertsioei heltzeko aukera izan dezaten. Honako hauek dira estaltzen diren gastuak:

 

  • Prebentzio eta higieneko materialerako gastuak
  • Aholkularitza eta kontsultoretzako gastuak
  • Eraldaketa digitalerako inbertsioak

 

Gastuaren % 50erainoko dirulaguntza ematen da, gehienekoa 2000€ izanik. Datorren ekainaren 30ean amaituko da epea.

 

Toki-eremutik haratago: SPRiren, CEDETIren eta EBren laguntzak

David Montero BIC Arabako zuzendariak laburbildu ditu ekintzaile eta enpresek autonomia-erkidegoan, estatuan eta tokian-tokian jaso ditzaketen laguntza nagusiak.

Euskadin laguntzak SPRIren bitartez bideratzen dira. Nabarmentzekoa da Ekintzaile programa, oinarri teknologikoa eta/edo berritzailea duten proiektuak jomugan izanik, itzuli beharrik gabeko 30.000 eurorainoko dirulaguntza ematen duena. Beste laguntza batzuk ere azpimarratu ditu, hala nola Neotec, CEDETIk kudeatua eta iaz Arabako hiru startupek jaso zutena, baita Europako beste zenbait laguntza ere. Hona hemen laguntza eta dirulaguntzen mapa osoa.

 

 

Vital Fundazioaren ekimenak

Axier Urresti Vital Fundazioko zuzendari exekutiboak azaldu ditu erakundeak aurrera eramandako zenbait ekimen, honako bi hauek nabarmenduz. Batetik, COVID-19 laguntzen ezohiko deialdia, pandemiaren efektu ekonomiko eta sozialak murrizteko ekimenen bat duten ekintzaile, autonomo eta enpresentzat. Toki-merkataritzari laguntzeko Bizdendak ekimena ere aurkeztu du, honako esteka honetan kontsulta daitekeena: https://bizidendak.fundacionvital.eus/es/

 

 

Adrián Pérez de Mendiguren (Arabako Foru Aldundia), Iñaki Zabalza (Gasteizko Udala), David Montero (BIC Araba) eta Axier Urresti (Vital Fundazioa) ponenteek azpimarratu dutenez, Arabako erakundeak oso bizkor ibili dira egoera berrira egokitu eta ekintzaile eta enpresei laguntzeko garaian, eta batez ere nabarmendu dute krisi-garaietan hainbat eta hainbat aukera sortzen direla, eta ongi aprobetxatu behar direla.