Berriak

“Landa-ingurunean ekiteari” buruzko 7 ideia
14/03/2018
Nor da nor Araba Ekinean ekimenaren Ekin Day Jardunaldian
11/04/2018

Ekin Breakfast 4.0 Industria

4.0 industria kontzeptua (hemen ikus dezakezu Euskadin horri dagokionez egiten ari dena) garrantzi handia hartzen ari da, nagusiki industrialak diren ekonomietan batez ere, Arabako ekonomian adibidez. Industrian 4.0 teknologiak ezartzeak aukera ugari eskaintzen ditu ekintzailetzako eta barne-ekintzailetzako proiektu berriak bultzatzeko, eta horregatik, Araba Ekinean ekimenak Ekinbreakfast hori antolatu zuen. Laudion izan zen Laudio Garapen Agentziaren eskutik, eta hainbat pertsona bertaratu ziren.

Hizlarien artean, BIC Arabako eta Vidrala, Iza Ascensores eta Oboid enpresetako ordezkariak.

Ekin Breakfast ekimenari hasiera emateko, David Monterok (BIC Araba) azalpen zabala eman zuen Araban alor horretan garatzen ari diren politika guztien eta 4.0 Industriako aktore guztiek eskura ditzaketen laguntza guztien inguruan. Gainera, jardunaldiaren gakoetako bat nabarmendu nahi izan zuen: “enpresak osatzen dituzten pertsonak sentsibilizatzea funtsezkoa da”.

Bestetik, Soraya Villak (Vidrala) botiletan burbuilak detektatzeko proiektua azaldu zuen, SeedCan teknologia erabiliz garatu dena. Kasu horretan, Tecnaliaren laguntza funtsezkoa izan zen, erronka horri aurre egiteko 4.0 industriako soluzio bat garatu ahal izateko.

Azkenik, Iza Ascensores eta Oboid enpresetako ordezkariek etorkizuneko igogailua sortzeko batera burutu duten proiektuaren berri eman zuten: Visualiza igogailu interaktiboa, panel berritzaile bati esker denbora errealean komunikazio-kanal bat irekitzen duena. Oboid enpresaren ekarpena erabakigarria izan zen, Androiden eta Hardware Librean oinarritutako interfaze-soluzio industrialetan aditua den heinean.