Berriak

Tu idea cuenta
“Zure ideiak balio du” Lehiaketan parte hartzeko arrazoiak
03/02/2020
5 arrazoi #SEW20 Vitoria-Gasteiz ekitaldira joateari dagokionez kale ez egiteko
09/03/2020

Ekin Breakfast: inpaktu soziala duten ekintzaileak

Araba Ekinean ekimenaren azken Ekin Breakfastean gizarte-ekintzailetzako hainbat adibide ezagutu ahal izan ditugu. Balioa sortu nahi duten eta aldi berean gizartearen erronkak eta arazoak konpontzen dituzten proiektuak dira.

Erdi Aroko Hiriguneko Enpresa Zentroak joan zen martxoaren 5ean (osteguna), Araba Ekinean ekimeneko Ekin Breakfasten beste edizio bat hartu zuen. Kasu honetan, euren errealizazio pertsonala bilatzeaz gain gizartean inpaktu positiboa eragin nahi duten lau ekintzaile eta euren proiektuak ezagutu ditugu.

Euren jardueraren oinarrian onura soziala jartzen duten enpresak dira, pertsonen premiei eta onura komunari erantzuteko helburuarekin. Horrela, euren ekarpen txikia egiten dute mundu-mailako eredu ekonomikoa eraldatzeko.

Hasteko, atsegin handiz entzun diogu Garbiñe Henry-ri (Berrikuntza eta ekintzailetzako zuzendaria Deustuko Unibertsitatean), zeinak Ekintzailetzako Deustu Eredua eta berrikuntza eta ekintzailetza sozialeko SIKE proiektua aurkeztu dizkigun. “SIKEren laugarren edizioa da jada, eta parte hartzen dugun bost herrialdeen helburua gure gizartean ditugun erronkak eta arazoak konpontzen dituzten proiektuei balioa ematea eta agerian jartzea da”, adierazi duenez. Horretarako, proiektuak sustatzen dituzten sei workshopeko prestakuntza-programa bat dauka.

Ondoren, esperientzien panelean, Araban ditugun gizarte-ekintzailetzako adibideetako batzuk ezagutu ahal izan ditugu. Hasteko, Arkikus aurkeztu dute; Iker Ordoñok adierazi digunez, enpresa horren helburua da Errealitate Birtualean ikus daitekeen berreraikuntza birtual baten bitartez ondare historikoa berreskuratzea. “Gero eta enpresa gehiago dira aberaste pertsonalaz gain gizartearen aberastea ere lortu nahi dutenak” adierazi du, “gure kasuan alternatiba ekonomiko bat sortu nahi dugu, diru gutxi duten leku historikoek turistak erakarri ahal izateko”.

Bestalde, Sofía Rodríguezek Psikopompo proiektuari buruz hitz egin digu; esperientzia musikalak eta artistikoak pertsona helduengana hurbiltzea du helburu proiektuak. “Pertsona helduen grina musikala eta artistikoa bizirik mantentzen laguntzen dugu” adierazi du. “Eskaera kopururik handiena izaten ari den jardueretako bat abesti baten barruan pertsona baten bizitzaren historia kontatzen dugun tailer bat da. Soilik 20 ordutan bere bizipen esanguratsuenetan oinarritutako abesti bat konposatzen dugu”.

Era berean, Guillermo Camachoren proiektua hurbiletik ezagutu ahal izan dugu; hari-instrumentu musikalak fabrikatzen ditu teknika tradizionalak eta artisau-teknikak beste teknika teknologikoagoekin nahastuz, adibidez 3Dko inprimaketa. “Gizarte batek kultura-kapitala denboraren poderioz bereganatzen du, eta nire helburua horrek sortzen dituen beharrizanei erantzuna ematea da, kalitate handikoak diren eta musikarientzat prezio egokia duten instrumentuak sortuz” adierazi du.

Camachoren ondoren, Laura Rodríguezek duela 7 urte baino gehiago martxan jarri zuen Gutxinaka-Gutxinaka proiektua ezagutu ahal izan dugu. Bere proiektua zertan datzan azaltzeko, bertan zeuden pertsona guztiei tailer txiki batean parte hartzea eskatu die. “Gure helburua familiak eta adin guztietako pertsonak tailerren bitartez elkartzea da, eta igaro den denbora guztiaren ondoren esan dezaket pixkanaka hori lortzen ari garela” adierazi du.

Azkenik, Leticia Ruiz de Gaunak (Hazi Fundazioa) Labean proiektua aurkeztu digu. Landa-inguruneak indartzen dituzten eta berrikuntza soziala sortzen duten enpresa-proiektuei laguntza eman nahi dien ekimen bat da. “Edozein motatako landa-ekintzailetzak sinergia asko eta inpaktua sortzen ditu gizartean”, adierazi du amaitzeko.


Mila esker Araba Ekinean ekimenaren Ekin Breakfast honetara hurbildu zareten pertsona guztiei! Arabako ekintzailetzari buruzko ekitaldi eta nobedade guztien berri izan nahi baduzue, harpidetu gure newsletterera edo jarrai iezaguzue honako sare sozial hauetan: Twitter, LinkedIn, Facebook.