Berriak

digitalizacion centro estetica tu idea cuenta 2023
Estetika-zentro baten digitalizazioa: «Zure Ideiak Balio Du lehiaketako irabazlea izateak energia-txute handi bat eta nire proiektuan aurrera egiteko gogoa ekarri dizkit»
07/06/2023
Alt_LAN EKIN
LAN EKIN: «Irabazi-asmorik gabeko elkarte bat AENa eta Asperger-en sindromea dituzten pertsonentzat».
22/06/2023

#EkinBreakfast: Konponketaren sektorean ekintzailetzan aritzea

Joan den asteazkenean, ekainaren 14an, egin zen Ekin Breakfast, konponketaren sektorean ekiteari buruzkoa. Saioa online egin zen, eta beren jarduera zati batean edo osorik produktuen konponketara bideratzen duten Arabako hainbat enpresa ezagutu ahal izan genituen. Produktuen konponketa funtsezkoa da ekonomia zirkularrerako.

Gasteizko Udaleko María Fernández Peralek hasi zuen saioa, eta Konpondu programa aurkeztu zigun. Kontsumo-aldaketa bultzatzeko udal-proiektua da, produktuen bizitza baliagarria konponketaren tokiko sektorearen bitartez luzatuz. Azaldu zigunez, “Edozein produkturen ingurumen-inpaktu gehienak diseinuaren eta fabrikazioaren fasean sortzen dira. Produktuaren erabilera-fasea luzatzea da ingurumenean eragindako aldaketa horiek denbora luzeagoan konpentsatzeko modurik eraginkorrena”.

Goizeko bigarren hizlaria Mikel Higueras izan zen, HMG Cilindros Mecanizados enpresakoa. Zilindro hidraulikoak eta haien osagaiak fabrikatzen eta konpontzen ditu enpresa horrek, funtsezko hiru zutabe aintzat hartuta: berreskuratzea, konpontzea eta berrerabiltzea. HMG Cilindros Mecanizados enpresan soluzio ekonomikoa bilatzen dute beren zilindro hidraulikoak konpondu nahi dituzten enpresentzat, prozesuan metalaren kontsumoa neurri handi batean murriztuta.

Nestor Martinekin jarraitu genuen, Neman Soluciones Metalúrgicas enpresakoa. Metalezko egiturak diseinatzeko, fabrikatzeko, muntatzeko eta konpontzeko soluzioei buruz hitz egin zigun. Nestorrek kontatu zigun buru-belarri sartuta daudela bizikleten koadroak konpontzen,  eta, konpondu ez ezik, hobekuntza erantsia eskaini nahi diotela produktuari. Konpontzeko fasean, hainbat akople egiten dituzte, bizikletaren koadroaren egitura sendoagoa eta kalitate handiagokoa izan dadin.

Azkenik, 3ErresWeb-eko Joseba Iturrietak eman zion amaiera Ekin Breakfast honi, eta ordenagailuak konpontzeko prozesuari buruz hitz zigun. Ekonomia zirkularrean, jasangarritasunean eta elkarlanean irmo sinesten dutelako sortu zen proiektua. Josebak kontatu zigun berreskuratzeko modukoak direla hondatutzat eta hondakintzat jotzen diren ordenagailuen % 90.

Saioa amaitzeko, bertaratuen galderen txanda izan zen, eta gure hizlariek haiei erantzun zieten eta eman beharreko azalpenak eman zizkieten.

Eskerrik asko hizlari guztiei zuen esperientzia partekatzeagatik, eta eskerrik asko ekitaldia zuzenean jarraitu zenuten pertsonei. Hurrengo Ekin Breakfastera arte!

Bertaratzerik izan ez zuten guztientzat, jarraian utzi dugu saioaren grabazio osoa:


Arabako ekintzailetzarekin lotutako albisterik, laguntzarik edo ekitaldirik galdu nahi ez baduzu, harpidetu zaitez gure newsletterrean, edo jarraitu LinkedInTwitter edo Facebooken.