Berriak

EKIN DAY 2024 | Espiritu ekintzaileak lagun zaitzala
10/04/2024
“Zure ideiak balio du 2024” lehiaketaren 17 proiektu finalistak aurkeztu dituzte
08/05/2024

Ekin Breakfast: Kontatzen dituzten ideak

Joan den asteazkenean, apirilak 10, Ekin Breakfast oso berezia izan genuen, “Zure ideiak balio du” lehiaketaren 2024ko finalera iritsi diren proiektuen izenak iragarri baitziren.

Hogeigarren edizioa du aurten “Zure ideiak balio du” lehiaketak. Urteotan, 800 arabarrek baino gehiagok aurkeztu dituzte beren proiektuak hautagaien negozio-ideiak onesten dituen lehiaketa honetan parte hartzeko, Araba Ekinean ekimenaren barruan betiere. Lehiaketa honetako aurreko edizioetan parte hartu zuten pertsona ekintzaileen esperientzia entzuteko aukera izan genuen Ekin Breakfast honetan.

Imanol Olaskoaga izan genuen gurekin horretarako, landare-ongizatea bermatuz eta klima-aldaketaren efektuen aurka borrokatuz instalazio agrivoltaikoak garatzen dituen Powerfultree startup teknologikoko ordezkaria. Laborantzari lehentasuna emanez lan egiten dutela azaldu zigun Imanolek, betiere errentagarritasuna hobetzeko helburuarekin: kalitatea eta errendimendua doitasunezko nekazaritzaren bidez, autokontsumo elektrikoa, eta soberakinak sareari saltzea.

Maitane Sáez izan zen hurrengo gonbidatua, yoga-saioak, zeramika-tailerrak eta hainbat esperientzia eskaintzen dituen Sarriako La Cabaña Pottery and Plants guneko ordezkaria. Une eta produktu egokiarekin topo egiteko zortea izan duela kontatu zigun Maitanek. Emakumezkoen sare oso eder bat sortu dute, eta beren podcast propioa abiarazi ahal izan dute bertan.

Vanessa Gómezen esperientzia ekintzailearekin jarraitu genuen, 2023ko edizioko “Zure ideiak balio du” lehiaketaren Merkataritza eta Turismoko Gasteiz On Sariaren irabazle izandako DVG Estetic zentroa ordezkatuz. Bere proiektuaren helburua bezeroari digitalizazioaren bidez edertasuneko eta ongizateko esperientzia berri bat eskaintzea dela kontatu zigun.

Gainera, “Zure ideiak balio du” lehiaketaren kategoria guztietako proiektu finalistak zein diren jakin genuen Ekin Breakfast honetan, eta hauexek izan dira:

IDEIAK

  • Kirola Taupaka
  • Aniztasuna
  • Travellectric

JASANGARRITASUNA

  • 2cyBIKES
  • Elektroerrota
  • Zerube

MERKATARITZA-TURISMOA

  • VAM
  • 4 eskuko ekitaldiak
  • Kalmma

NEKAZARITZAKO ELIKAGAIAK

  • O’Live Living
  • Naturaren lagunak.
  • Ausa

INDUSTRIALA

  • Integram
  • Vagary Mobility

OSASUNA

  • AK Ortesia Protesia
  • Monitorizazio dermikoa biosentsoreekin
  • Action Gold

Zorionak ekintzaile guztioi!

Arabako ekintzailetzarekin lotutako albisterik, laguntzarik edo ekitaldirik galdu nahi ez baduzu, harpidetu zaitez gure newsletterrean; edo jarraitu LinkedInen, Twitterren edo Facebooken.