Berriak

Ekin Breakfast: pandemia-garaian ekitea
May 21, 2020
BIC Arabak 40.000 eurorekin eta CERNeko teknologiekin sustatuko du enpresen sorrera eta dibertsifikazioa
June 9, 2020

Ekin Breakfast: Nola lortu zure proiekturako finantzazioa

Proiektu ekintzaileetarako finantzazioari buruzko Ekin Breakfast topaketan, Josetxu Silgo (Metxa) eta Javier Garciaren (Optimitive) aholku eta esperientzietatik ikasteko aukera izan genuen.

Edozein ekintzailek aurre egin behar izaten dien erronketako bat bere negozio-ideia egia bihurtzeko edo dimentsio handiagoa emateko finantzazioa lortzea izaten da.

Horregatik, aurreko asteazkenean, ekainak 3, horri buruzko Ekin Breakfast topaketa bat egin genuen, eta METXA ekintzaileentzako proiektu-azeleragailuko kide Josetxu Silgok eta Optimitive Group taldeko sortzaile eta CEO Javier Garcia Sedanok finantzazioa bilatzerakoan kontuan izan beharreko xehetasun guztiak azaldu zizkiguten, eta asko ikasteko aukera izan genuen, inbertsioen negozioan duten esperientzia zabalaren eskutik.

Zer jakin behar duzun, zure proiekturako finantzazioa bilatu aurretik


Ekin Breakfast topaketara zuzenean joaterik izan ez bazenuten, lerro hauen gainean duzuen bideoan ikus dezakezue.

“Finantzazioa lortzeko eta zuen proiektua finantzagarria izan dadin lortzeko moduari buruzko lagungarri batzuk eman nahi dizkizuet”; horrelaxe hasi zuen bere hitzaldia Josetxu Silgok eta, ondoren, gaur egun dauden oinarrizko finantzazio mota ezberdinak azaldu zituen:

  • Itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak eta ekarpenak: dirulaguntzak, saria, dohaintzak…
  • Besteren finantzazioa: mailegu publikoak, pribatuak edo banku-maileguak.
  • Inbertsioa: publikoa, pribatua, equity, crowdfundinga…
  • Beste aukera batzuk: corporateak, bezeroak, challengeak…

Finantzazio bila irteten zarenean, oso garrantzitsua da eragile ezberdinak eta zure lehentasunak zein diren ondo jakitea, denborarik ez galtzeko. Proiektuaren egoeraren arabera, batzuengana edo besteengana jo dezakezu:

  • Sortzaileen kapitala.
  • Family, Friends and Fools.
  • Business Angels eta inbertitzaile-elkarteak.
  • Venture Capital.
  • Crowdfounding: saria, equity edo lendinga.
  • Family Office.
  • Enpresak eta korporazioak: hala nola bezeroak, bazkide komertzialak, bazkide teknologikoak edo inbertitzaileak.
  • Administrazioa: laguntzak, maileguak, inbertsioa eta aholkularitza.
  • Media for Equity.
  • Merkatu publikoa / Burtsara ateratzea.

Haiekin harremanetan jartzerakoan, kontuan izan behar da, Silgoren esperientziaren arabera “inbertitzaileek, proiektuari buruzko galderak egiteaz gain, asko erreparatzen diotela proiektuaren atzean dagoen lantaldeari ere”.

Kontuan izan beharreko beste alderdi bat da “finantzazioa bilatzeko beharrezkoa dela dokumentazio eta justifikazio asko maneiatzea; horregatik, lantaldeko pertsona batek, gutxienez, lanaldiaren erdia eskaini beharko dio kontu horri”.

Amaitzeko, ekintzaile guztiei aholku bat eman nahi izan zien Javier Garciak: “Finantzaziorik onena da bezeroengandik datorrena, fakturazio moduan. Pentsa ezazue ondo benetan kanpoko finantzaziorik behar ote duzuen”. Silgok, bestalde, ekintzaileei gomendatu zien saia daitezela beti beren ondarea eta beren familiena babesten.