Berriak

XVII congreso foarse de responsabilidad empresarial
Talentua erakartzea eta atxikitzea izan da urriaren 17an Gasteizen egindako FOARSE Enpresen Erantzukizunerako XVII.biltzarraren gai nagusia
19/10/2023
Ekin Breakfast: Nola bideratu dezakegu etorkizun profesionala bideojokoen sektorean?
21/12/2023

Ekin Breakfast: nolakoa da ekintzailea izatea etxetik urrun?

Beste Ekinbreakfast bat egin dute Vital Fundazioa Aretoan ekintzailetza ikuspegiberritzaile batetik aztertzeko: nolakoa da ekintzailea izatea Gasteizera beste herrialde batetik datorren pertsona batentzat?

Asmo horrekin etorri dira Eva Szabo (Evi Hernaez Copywriting), Marisa Barrio (El mexicano y mucho más), Toure Bamou (NeneTechs enpresaren sortzailea eta adineko pertsonei eten digitala gainditzen lagundu nahi dien Amiko elkartearen bultzatzailea) eta Ángela Aristizabal, La Vitoriana etxeko okindegi bat frankizia-erregimenean kudeatzen duen emakumea.

Beren negozioak martxan jartzeko hainbat eta hainbat oztopo gainditu dituzten ekintzaile horiek balioan jartzeko baliagarria izan da topaketa.Horren adibide dira Evaren kasua, hungariarra izanik hizkuntza-oztopoa gainditu behar izan zuelako, Tourerena, unibertsitate-tituluak Espainian ez zizkiotelako baliozkotu, Ángelarena, Venezuela bere jaioterritik irten ondoren Gasteizera iritsi aurretik ibilbide gorabeheratsu batean Txile, Peru, AEB edo Madril ezagutu beharizan zituelako, edo Marisarena, jatetxe mexikar bat ireki ondoren pandemiak eragindako egoera zailari aurre egin behar izan ziolako.

Araban ekintzailetza sustatzen duten agenteek eman dieten laguntza guztia eskertu nahi izan dute halaber 4 ekintzaileek: aholkularitza, laguntza ekonomikoak, languneak lortzeko erraztasunak, prestakuntza…

Era berean, gizarte osoak Araban oso harrera ona egin diela azpimarratu dute guztiek, eta gure lurraldeak eman dien guztia lurraldeari itzultzeko asmoa eta borondatea dutela adierazi dute.