Berriak

Ekin Day 2020: ekintzailetzaren moonshotak
08/10/2020
Josetxu Silgo, Metxa: “Jendea harritu egiten da Arabako ekintzailetza-maila, eta eragile publiko eta pribatuek agertzen duten inplikazioa ikustean”
30/10/2020

Ekin Breakfast: Parke Teknologikoetan berritzen

Ekin Breakfastean aukera izan genuen Euskadiko zenbait enpresa ekintzaileren esperientzia ezagutzeko. Zehazki, Euskadiko Parke Teknologikoen baliabideak enpresa berritzeko nola aprobetxatu dituzten azaldu ziguten.

Joan den urriaren 22an, osteguna, Ekin Breakfasten edizio berri bat egin zen Araba Ekinean ekimenaren esparruan, eta zenbait ekintzaileren esperientziak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan genuen: Amaia Díaz de Monasterioguren, Bikai, Blokal, Ikustec, Inalia eta Roganet. Sei proiektu horiek egileek Euskadiko Parke Teknologikoen baliabideak aprobetxatu dituzte, berritzeko.

Parke teknologikoak gune ezin hobeak dira proiektu berriak sortzeko, sinergiak ahalbidetzeko eta enpresa-proposamen berri eta oso berritzaileak garatzeko. Ekin Breakfastaren barruan aukera izan dugu enpresa horien hasieren berri izateko. Negozio bat abian jartzerakoan kokapena funtsezkoa izan daitekeela ere eman digute aditzera, eta zure proiektua zabaltzeko lankidetza-lerroak bilatu beharra dagoela.

Berrikuntza mugaren bi aldeetara


Ekin Breakfast hori online egin zen, eta lerro hauen gainean grabatutako bideoan ikus dezakezue.

Hasteko, Amaia Díaz de Monasterioguren dietista-nutrizionista eta coachak bere esperientziaren berri eman zigun: “21 urterekin hasi nintzen ekiten, Oñatin kontsulta bat muntatuz, baina premiak aldatu ahala zerbait gehiagoren beharrean geundela ohartu nintzen, eta horregatik Garaia Parke Teknologikora jotzea erabaki nuen. Hemen egoteak aukera ematen dit pertsona eta enpresekin beste era batera komunikatzeko. Hemengo erritmoa desberdina da, zeharo”.

Amaiaren ondotik, Ana García-Serranok azaldu zigun Bikaienpresarekin zer lortu nahi duen: “Nire asmoa da enpresei beren helburuak lortzen laguntzea, non dauden ohartaraziz eta Business Inteligenceerabiliz zein bide hartu behar duten erakutsiz”.

Bestetik, Blokal enpresak toki-saltokien online denda izan nahi du. Horrela ziurtatu zuen Itziar Artamendik bere agerraldian: “Konfinamenduan saltoki askok itxi behar izan dute, ezinbestean, beren produktuak saltzeko inolako aukerarik ez zutelako. Horregatik erabaki genuen mundu digitalerako saltoa egiten laguntzea

Ikustec arabarrak, berriz, zehaztasun handiko Ikusmen Artifizialeko soluzioak eskaintzen ditu industriarentzat. “Zehaztasun handiko neurketak bermatu nahi ditugu, produktibitatea eta produktuaren kalitatea indartzeko eta kostuak murrizteko”, Leticia López de Luzuriagak zehaztu zuenez. “Arabako Parke Teknologikoan kokatzea erabaki estrategikoa izan zen guretzat. Bic Araba oso ingurune kolaboratibo eta dinamikoa da, eta asko lagundu digu”.

Enpresa gaztea gara, baina esperientzia zabala dugu enpresentzako IT zerbitzuen alorrean. Beste enpresa handiago batzuek sartu nahi ez duten tokietan sartzen ahalegintzen gara” adierazi zigun Ivan Romañanak, Roganet enpresako kideak. “Autonomo gisa lanean hasi ginen, etxean, baina Garaiara jo genuen azkenean, enpresa-sinergiak sortzea ahalbidetuko ligukeen ingurune berritzaile baten bila genbiltzalako”.

Azkenik, Inalia enpresako Álex Andak adierazi zigun nola moldatu den konfinamendu-garaian enpresa bat muntatzeko. “Urte askoan besteren kontura lanean aritu ondoren, monitorizazio-sistema honen inguruan enpresa bat sortzea erabaki genuen. Hain justu, hasten ari ginela harrapatu gintuen konfinamenduak, baina denbora hori aprobetxatu dugu gure proiektua hobetu eta fintzeko”, adierazi zigun, “Kokapenaren gaia funtsezkoa zen. Eta oso argi genuen BIC Araban egoteak asko emango zigula, oso ingurune kolaboratiboa delako, non jende guztiak elkarri laguntzen dion.