Berriak

Ekinbreakfast: Kirola eta bizimodu osasungarria, merkatu-nitxoak
24/09/2020
Araba Ekinean ekimenak startup eta proiektu ekintzaileetan inbertitzen hasteko lehenengo tailerra antolatu du urrirako
02/10/2020

Ekin Day egunean hutsik ez egiteko 5 arrazoi

Oraindik ez duzu izena eman datorren urriaren 6ko Ekin Day egunerako? Arabako ekintzaile-topaketa horretan hutsik ez egiteko 5 arrazoi emango dizkizugu jarraian.

Datorren urriaren 6an, 17:00etan, Europa Biltzar Jauregia Arabako ekintzaileen topagunea izango da, Ekin Day ekimenari esker. Araba Ekinean ekimenak antolatzen du ekitaldia, Arabako Foru Aldundiaren, Gasteizko Udalaren, BIC Arabaren eta Vital Fundazioaren laguntzarekin.

Hutsik ez egiteko bost arrazoi emango dizkizugu jarraian, baina nolanahi ere, honezkero konbentzituta bazaude, izena eman dezakezu oraintxe bertan, artikulu honen irakurketa geroko utzita.

1. Paco Bree jaunari entzungo diozu, Medici efektuari buruz hizketan

Aurten, itxiera-konferentzia Paco Breeren kontura izango da, eta sormenaren eta berrikuntzaren munduan ospe handia lortu duen profesional horrek Medici efektuaz eta hibridazioaz hitz egingo digu, eta sektore, diziplina, merkatu eta kontzeptuen artean konexio disruptiboak nola sor daitezkeen ere emango digu aditzera, berrikuntza apurtzaileak sortzeko baliagarri direnak.

2. Ekintzaileek erronka berrien aurrean nola erantzun duten ikusiko duzu

Ekin Day egunean, hainbat enpresa eta ekintzaile izango ditugu gurekin, hala nola Iñigo Charola (Biotech Foods), Javier Gutierrez (Brave Corporation), Iñaki Garmendia (EGA Master), Aritz Gartzia (Ekomodo) edo Alberto Delgado (Veltium). Enpresa-panel honetan ikus dezakegu nola erantzun dezaketen ekintzailetzak eta pentsamendu disruptiboak gure gizartearen eta gure planetaren erronka berrien aurrean.

3. Hezkuntza-eredu berriak aurkituko dituzu

Moonshots para educar el talento emprendedor” eztabaidaren mahaian, Jose Mari Luzarragak (Mondragon Team Academy), Garbiñe Henryk (Deustuko Unibertsitatea) eta Gorka Artolak (UPV/EHU) hezkuntza-eredu eraldatzaile batzuk aurkeztuko dizkigute, gazteen artean ekitearen eta berritzearen aldeko ikuspegi berri bat ahalbidetzen dutenak.

4. Networking egiteko aparteko aukera ere bada

Urtero bezala, Ekin Day Arabako ekosistemako ekintzaile guztien elkargunea izango da. Aparteko aukera bat izango da beraz, ekosistemako beste ekintzaile eta agente batzuekin networking egiteko.

5. Araba Ekinean sarien eta Zure ideiak balio du XVI. Lehiaketaren irabazleak ezagutzeko aukera izango duzu

Ekin Day egunean, “Araban ekiten” eta “Ekintzaile handiak” sariak, eta “Zure ideiak balio du” lehiaketaren XVI. edizioaren sariak banatuko dira. Gaurko, atzoko eta biharko ekintzaileak balioan jartzea da sari horien xedea

Arrazoi horiek zu konbentzitzeko nahikoa izan badira, eman izena oraintxe bertan eta eskuratu zure sarrera. 2020ko urriaren 6an zure zain egongo gara, 17:00etan, Europa Biltzar Jauregian, Francisco de Vitoria Auditoriumean.