Berriak

Maribel Bajo eta Baigene enpresa Araba Ekinean sarien irabazle
06/10/2020
Ekin Breakfast: Parke Teknologikoetan berritzen
23/10/2020

Ekin Day 2020: ekintzailetzaren moonshotak


Urtero bezala, elkartzeko, inspiratzeko eta networkinga gauzatzeko gune bihurtu da Ekin Day ekitaldia. Ekitaldiaren egunean, gainera, Araba Ekinean sarien irabazleak ere ezagutu ahal izan genituen. 

Urriaren 6an Arabako sare ekintzailearen zati handi bat bildu zen Europa Biltzar Jauregian Araba Ekinean ekimenaren Ekin Day 2020 ekitaldiari esker. Talentu ekintzailea hezteko moonshotak ezagutu ahal izan genituen ekitaldian, baita erronka berriei aurre egiteko pentsamendua erabiltzen duten enpresen adibideak ere, eta Paco Breeren hitzak ere entzun ahal izan genituen Medici efektuaren potentzialaz hitz egiten. Gainera, Araba Ekinean Sariak eta “Zure ideiak balio du” lehiaketaren XVI. edizioko sariak ere eman ziren ekitaldiaren barruan.

Moonshotak talentu ekintzailea hezteko

Jose Mari Luzarragak (Mondragon Team Academy taldearen sortzaileetako bat), Garbiñe Henryk (Deustuko Unibertsitateko Berrikuntza eta Ekintzailetzako zuzendaria) eta Gorka Artolak (UPV/EHUko Berrikuntzako zuzendaria) osatutako debate-mahaian ikuspegi berri bat ahalbidetzen duten hezkuntza-eredu eraldatzaileak ezagutu ahal izan genituen, gazteenen artean berritzera eta ekintzailetzan aritzera bideratutako ikuspegia, hain zuzen ere.

Moonshoot kontzeptuan garrantzitsua dena ez da soilik ideia iraultzaile bat izatea, baizik eta herri oso batek ideia hori errealitate egiteko batuta lan egin dezala lortzea” adierazi zuen Luzurragak. “Urte hauetan guztietan zerbait ikasi badut enpatia behar dugula da, ekintza txikiek eragin dezaketen aldaketa balioestea, kalean oinarritutako lidertza izatea, talde-lanarekin eta zaintza pertsonalarekin batera”.

Moonshotak oso anbizio handikoak direla irudi dezake, baina urrutira heldu nahi ez baduzu zaila da aldaketa bat lortzea”, adierazi du Henryk. “Lau Urrezko Arauak dira gakoa: Ekintzailetzan Sinestea, gai zarela; Haztea, heziz eta ikasiz; Sortzea, zure proiektua martxan jartzea ekintzailetzaren edo barne-ekintzailetzaren bidez; Lankidetzan aritzea, lagunduta urrutiago iritsiko zara.

Gure moonshot handia gure ikertzaileek garatzen duten zientzia guztia merkatura eramatea da eta pixkanaka-pixkanaka lortzen ari gara”, adierazi zuen Artolak. “Beren lehenengo moonshotak unibertsitate barrutik emateko aukera dute gure ikasleek, kanpoan aurkituko lituzketen zenbait arriskuz zertan kezkatu gabe.

Ekintzailetza eta pentsamendu disruptiboa

Bestalde, Iñigo Charolak (Biotech Foods), Javier Gutierrezek (Brave Corporation), Iñaki Garmendiak (EGA Master), Aritz Gartziak (Ekomodo) eta Alberto Delgadok (Veltium) pentsamendu disruptiboa merkatuan eta gure gizartean sortu diren erronka eta desafio berriei erantzuteko beren enpresetan nola erabili duten kontatu ziguten:

  • Biotech Foods: “Populazioaren hazkunde esponentzialari eta proteinetan aberatsak diren elikagaiak eskura izateko duen premiari erantzutea da gure helburua, abeltzaintza intentsiboak ezin izango baitu urte gutxiren buruan premia hori bete. Landutako haragia sortzen dugu, animalia-zeluletatik abiatuta modu industrialean produzitzen dena. Hiru hamarkada daramate teknologia hori garatzen, merkeagoa eta irisgarriagoa egiten.
  • Brave Corporation. “Eduki eta plataforma jakin batzuetara sartzen diren erabiltzaileen adina egiaztatzea ahalbidetzen duen software bat sortzen dugu. Ikusmen Artifizialeko sistema bati esker egiten dugu, erabiltzailearen adina egiaztatuta aurpegi-analisiaren bidez eta hura nor den erakutsi gabe”.
  • EGA Master. “Produkzio-prozesuan behar bezalako erreminta erabiltzen dela ziurtatzen saiatzeko erronka bat proposatu zigun sektore aeronautikoko bezero batek. Hilabete gutxiren buruan lortu genuen diseinatzea, testa egitea eta inplementatzea. Gure bezeroekin dugun hurbiltasuna aprobetxatu dugu gure egokitzeko, berritzeko eta lankidetzan aritzeko gaitasunarekin batera EGA Solutions sortzeko”.
  • Ekomodo. “Barne-ekintzailetza bidez sortu zen gure enpresa, automozioaren industriarako produktuak sortzetik produktu erakargarri eta jasangarriak sortzera igaroz, bigarren bizitza bat izateko pentsatuak plastiko birziklatuko botiletan oinarrituta”.
  • Veltium. “Garraioa elektrifikatzeak arnasten dugun airearen kalitatea hobetzen du eta petrolioarekiko dugun dependentzia murrizten du. Hori da gure moonshota, karga-azpiegitura bat sortzea, aldaketa hori jasateko gai dena eta gainera inteligentea eta bizkorra izango dena, eta erabiltzaileen bizitza erraztuko duena”.

Paco Bree eta Medici efektua

Paco Bree irakasle, zuzendari, ikertzaile, artista, blogari eta tertulianoak eman zion amaiera ekitaldiari. Sorkuntzaren eta berrikuntzaren profesional ospetsu honek Medici efektuari / hibridazioari buruz hitz egin zigun. Kontzeptu horretan lotura disruptiboak sortzen dira sektoreen, diziplinen, merkatuen eta kontzeptuen artean berrikuntza hausleak sortzeko. “Berrikuntza ez da mundu teknologikoan soilik gertatzen, gizarte-esparruan ere gertatzen da”, adierazi zuen.


Eskerrik asko Gasteizko Udalari, Arabako Foru Aldundiari, BIC Arabari eta Vital Fundazioari Ekin Day 2020 ekitaldia posible egiteagatik eta Arabako ekintzailetzari laguntzeagatik.