Berriak

Ekin Breakfast: Bereizten diren saltokiak
22/03/2024
Ekin Breakfast: Kontatzen dituzten ideak
11/04/2024

EKIN DAY 2024 | Espiritu ekintzaileak lagun zaitzala

EKIN DAY – Maiatzaren 23a. Europa Biltzar Jauregia

Urtero bezala, Araba Ekinean ekimeneko jardunaldi nagusia izango da Ekin Day ekitaldia, eta elkartzeko, inspiratzeko eta networkinga gauzatzeko gune bihurtuko da ekintzailetzari begira.

2 zati izango ditu topaketak, bereizitako izen-ematea eskatzen dutenak:

1. 16:30 – 18:30 CROSSING BIDEAK

Ekintzaileentzako networking saio dinamizatua.

Ekintzaileek beste ekintzaile batzuekin trukatu ahal izango dituzte ideiak eta premiak B2B topaketa honetan, baita lurraldeko ekintzailetza-arloko agenteekin ere.

Harremanak ezartzeko aukera bikaina, eta, azken batean, zuen proiektua aberastuko eta hazaraziko duten beste pertsona eta erakunde batzuekin bideak gurutzatzeko aukera aparta!

Plaza mugatuak.

APUNTATU ZAITEZ HEMEN

OHARRA: Banakako bilerak sustatuko ditu ekitaldiaren dinamikak, eta, horrekin batera, elkarlanaren bidez zalantzak argitzea edo kontsultak egitea, taldekako mahaitan.


2. 19:00 – 20:30 EKITALDI NAGUSIA: INSPIRAZIO EKINTZAILEA ETA SARI-BANAKETA

  • 19:00 Ekintzailetza, artea eta emozioa:
    • Inaugurazioa “Poetak maiatzean” lehiaketaren lankidetzarekin
  • 19:15 Sari-banaketa:
    • 2024ko Zure ideiak balio du sariak emango dira.
    • 2024ko Araba ekinean sariak emango dira: Araban ekintzailetzan saria enpresa-proiektu gazte bati eta Ekintzaile handiaren saria Arabako pertsona baten enpresa-ibilbideari.
  • 19:45 Inspirazio-ponentzia:
    • Mikel Feijoo: Hiru kontinentetan dagoen moda etikoko Skunkfunk euskal markaren zuzendari nagusia eta sortzailea.

     EMAN IZENA HEMEN