Berriak

Ekin Day 2018: bideo laburpena
25/04/2018
Ekin Breakfast Metxan dirudiena baino zailagoa da inbertitzea
17/05/2018

Ekin dayko hitzaldiak, 9 esalditan

Asko da Araba Ekinean 2018ko Ekin Day egunak eman duena. Julia Salsasek (Las ConSentidas), Enrique Arrillagak (Muebles Lufe) eta azkenik Aitor Francesena surflari itsuak jardunaldiko bitxirik onenetako batzuk utzi dizkigute: motibagarriak, errealistak, gogoetatsuak eta sakonak. Hauek dira 9 onenak:

 

“Hazteko garaian giza faktorea da garrantzitsuena”

Enrique Arrillaga (Muebles Lufe)

 

“Premiagatik edo aukeragatik ekiten da. Ni premia nuelako egin nintzen ekintzaile, nire lanean zoriontsua ez nintzelako”

(Julia Salsas, Las ConSentidas)

 

“Nik jendeari esaten diot fokua gauza jakin batean jartzeko eta ez ibiltzeko den-dena egin nahian”

(Julia Salsas, Las ConSentidas)

 

“Nire aholkua: izan iraunkorrak, koherenteak eta emoziona zaitezte egiten duzuenarekin”

(Julia Salsas, Las ConSentidas)

 

“Hona ez naiz etorri esatera nire bizitza bizitza egokia dela, nire historia azaltzera baizik”

Aitor Francesena

 

“Zuk baino gehiago dakien jendearekin ikastea zer garrantzitsua den ikasi genuen”

Aitor Francesena

 

“Bizitza ez da erraza, baina gauzak eramateko hartzen dugun moduaren arabera, bizitza askoz zailagoa izan daiteke”

Aitor Francesena

 

“Nahi baduzu ahal duzu. Ideia hori askotan erabili dut nire bizitzan zehar”

Aitor Francesena

 

“Beti oinarritu naiz hiru “s”-etan: Sakrifizioa, superazioa eta satisfazioa. Ez dago ezer lortzerik hiru horiek gabe”

Aitor Francesena