Berriak

Ekin Breakfast: Hitz egin dezagun barne-ekintzailetzari buruz
15/12/2022
Arabako ikasleek bultzatutako 59 negozio-proiektu aurkeztu ditu eskola-enpresen feriak
01/02/2023

“Ekin Araban” laguntza bueltan dago!

Urtero bezala, Arabako Foru Aldundiak argitaratu du gure probintzian ekiteko laguntza. Laguntza hori oso interesgarria da Araban ekiteko asmoa duzuen guztientzat. 

Albiste honetan azalduko dizugu eskatzeko jakin behar duzun guztia. 

  1. Epeak:
    Laguntza hori 2023ko martxoaren 1eko 14:00ak arte eskatu ahal izango duzu.
  2. Laguntzaren zenbatekoa:
    Laguntzaren zenbatekoa 40.000 € artekoa da.
  3. Zein da laguntza horren helburua:
    Laguntza horren helburu nagusia da Arabako ekintzaileei gure lurraldean enpresa berriak sortzen laguntzea. 
  4. Nork eska dezake laguntza hori? Enpresa berriek nahiz finkatze- eta hedatze-prozesuan dauden enpresek.
    1. Enpresa berriak
      • Enpresa berriak Enpresa-unitate berri bat sortzeko proiektua duten Arabako pertsona fisiko guztiak.
      • Arabako pertsona fisiko edo juridikoak, gehienez ere bi urteko antzinatasuna dutenak jarduera hasten denetik edo eskabidea egiten den egunean eratzen denetik.
      • Jarduera dibertsifikatu nahi duten Arabako pertsona juridikoak, enpresa-unitate berri bat sortzeko proiektu zehatz bat aurkeztuz.
      • Egoitza ala jarduera Arabatik kanpo dutena pertsona fisiko edo juridikoak ere parte har dezakete, zentro bat lekualdatzen/ezartzen baldin badute.
    2. Finkatze eta hedatze prozesuan daudenak:
      • Araban jarduera-zentroa martxan duten pertsona fisiko edo juridikoak, azken lau urteetan (2018-2021) enpresa berriak sortzeko fasean Ekin Araban programaren laguntzen onuradun izan direnak eta gutxienez enplegu bat eta gehienez hamar dituztenak. Sustatzaileak izan ezik.

Ezagutu araudi osoa eta oinarriak esteka honetan: https://egoitza.araba.eus/es/-/solicitar-ayuda-emprender-en-alava

 


Arabako ekintzailetzarekin lotutako albiste, laguntza edo ekitaldi guztien berri izan nahi baduzu, ez eduki zalantzarik eta harpidetu gure newsletterrera, edo bestela, jarrai iezaguzu LinkedInenTwitterren edo Facebooken.