Berriak

Ajebask Sarien XXI. edizioa: Arabako ekintzaileen talentua saritzen dute.
05/12/2022
“Ekin Araban” laguntza bueltan dago!
25/01/2023

Ekin Breakfast: Hitz egin dezagun barne-ekintzailetzari buruz

Abenduaren 13an egin genuen urteko azken Ekin Breakfasta, eta barne-ekintzailetzari buruz eta enpresaren barruan sortzen diren ekintzailetzan aritzeko aukerei eta haien nondik norakoei buruz hitz egin genuen.

BIC Arabako David Monterok sartu zuen elkar-ekintzailetza terminoa eta honela definitu zuen: Enpresa bateko enplegatuek enpresa bera hobetzeko garatzen eta praktikan jartzen dituzten ideia berritzaileei lotutako ikuspegia da barne-ekintzailetza. 

Hiru profesional izan genituen gaia sakontzeko, eta jardunaldia aberastu zuten barne-ekintzailetzari buruz beren esperientzia propiotik hitz eginez. 

Manu Muñoz izan zen bere ezagutza gurekin partekatu zuen lehengo hizlaria. I+Med enpresako CEOa dugu Manu, zientzialariek probatutako kosmetiko-linea bat merkaturatu zuen enpresako zuzendaria: Sibari Republic. 

Hasiera batean botatzekoak ziruditen laborategi-materialak birziklatzeko aukera bat bezala sortu zen Sibari Republic. Anekdota gisa kontatu zigun laginak ematen hasi zirela laborategian bisita egiten zien jendeari, eta probatu ondoren kosmetiko horiek non erosi zitzaketen galdetzen zien jendeak. Hortik aurrera sortu zen ofizialki Sibari Republic, eta merkatuko kalitate handiko linea kosmetikoa bihurtu da orain. 

Online denda baten bidez merkaturatzen hasi zen ekimenak offlinera egin du jauzia azkenean, eta saltoki fisiko propioak dauzka gaur egun. 

Koldo Lopez de Robles izan zen bigarren hizlaria, eta Paturpat enpresaren sorreran izan duen esperientziaz hitz egin zigun, patatak ontziratzeko Udapa kooperatibaren barruan prestatzen errazak diren patata-prozesatuak egiten dituen enpresa berri horren inguruan.

Paturpat enpresako gerentea dugu Koldo, eta Udapa barruko barne-ekintzailetza kontsumo-ohituretan aldaketa bat ikusi ondoren sortu zela azaldu digu. “Patata freskoaren kontsumoa eraldatutako patataren mesedetan jaisten ari dela ikusi daiteke”

Aldaketa hori ikusita, beste negozio-linea bat ireki zuten, jada kozinatutako eta jateko prestatutako patatek sortzen zuten interesa gero eta handiagoa zenez. Merkatu hori bazegoen jada beste herrialde batzuetan, baina ez zen ezarri gure merkatuan. 

Azkenik, Novargi enpresako Iker Pinedok HyVALUE proiektua sortzeko prozesua nolakoa izan zen azaldu zuen, udal-hondakin solidoen erabileran oinarrituta hidrogenoa produzitzeko proiektuaren inguruan. 

Novargi enpresaren barruan barne-ekintzailetza sustatzeari buruz hitz egin zigun Ikerrek, betiere hainbat merkatutan produktuak eta soluzio teknologikoak dibertsifikatzearen bidez, bere ibilbide industrialaren bitartez eskuratutako ezagutzak abiapuntutzat hartuta.

Datozen urteetan hazkunde jasangarria izatea bilatzen du Novargik, mundu osorako energia-eskema berri batean kokatuz ekonomia zirkularraren eta ingurumen-proiektu jasangarrien esparruan. 

Gure hizlariek erantzun eta bideratu zituzten galdera-txanda batekin amaitu zen ekitaldia. 

Datorren urtean ikusiko dugu elkar!

 

 

 

Arabako ekintzailetzarekin lotutako albiste, laguntza edo ekitaldi guztien berri izan nahi baduzu, ez eduki zalantzarik eta harpidetu gure newsletterrera, edo bestela, jarrai iezaguzu LinkedInenTwitterren edo Facebooken.