Berriak

Arabako ikasleek bultzatutako 59 negozio-proiektu aurkeztu ditu eskola-enpresen feriak
01/02/2023
Ekin Breakfast | Ekintzailetza osasunean eta ongizatean
15/03/2023

Ekin Breakfast | Ekintzailetzarako laguntzak Araban

Atzo izan zen urteko lehen Ekin Breakfast. Online Saioa izan zen eta Araban ekintzailetzarako dauden laguntzei buruz hitz egin genuen.

Lurraldeko erakunde nagusien eskutik, negozio berriak abian jartzen laguntzeko Araban dauden eta ekintzaileek parte har dezaketen programen errepasoa egin genuen.

Gasteizko Udaleko Juncal Ibeasek hasi zuen saioa, eta udal-laguntzei buruz hitz egin zigun. Laguntza horiek bi talde handitan banatuak daude: ekonomikoak eta akonpainamendu-zerbitzuak.

Aurkezpena ikusi

Adrián Pérezekin jarraitu genuen, Arabako Foru Aldundiko ekonomiaren garapena eta berrikuntza zerbitzuko eta ekintzailetzari laguntzeko teknikaria. Laguntza horren helburua da, alde batetik, enpresa berriak sor daitezen sustatzea, eta, bestetik, enpresak finkatzeko eta hedatzeko prozesuetan laguntzea. 

Aurkezpena ikusi

BIC Arabako Diego Apellanizek eman zion amaiera saioari. Eusko Jaurlaritzaren, Estatuaren eta Europaren laguntzez hitz egin zigun Diegok. Erakunde horiek zer laguntza mota sustatzen dituzten jakin ahal izan genuen.

Aurkezpena ikusi

Eskerrik asko bertaratutako guztiei! Hurrengo Ekin Breakfastera arte. 

Bertaratu ezin izan ziren pertsona guztientzat, edo laguntzak berriro arretaz ikusi nahi dituztenentzat, hona hemen saioaren grabazio osoa: 

 


Arabako ekintzailetzarekin lotutako albiste, laguntza edo ekitaldi guztien berri izan nahi baduzu, ez eduki zalantzarik eta harpidetu gure newsletterrera, edo bestela, jarrai iezaguzu LinkedInenTwitterren edo Facebooken.