Berriak

F2P Campus munduko free-to-play bideojokoen lehen campusak amaiera emango dio bere 4.edizioari azken demo day batekin, eta 2 hilabeteko lanaren ondoren egin dituzten aurrerapausoak erakutsiko dituzte parte hartu duten 5 taldeek
15/09/2023
XVII congreso foarse de responsabilidad empresarial
Talentua erakartzea eta atxikitzea izan da urriaren 17an Gasteizen egindako FOARSE Enpresen Erantzukizunerako XVII.biltzarraren gai nagusia
19/10/2023

#EkinBreakfast: Mugikortasun jasangarria, ekintzailetzarako aukera

ekinbrakfast movilidad sostenible

Mugikortasun jasangarriari buruzko Ekin Breakfasta izan genuen joan den asteazkenean, irailaren 27an. Saio presentzial eta online bat, arlo horretan oso ikuspegi desberdinetatik bidea zabaltzen ari diren tokiko proiektu ekintzaileen hainbat adibide ezagutzeko aukera eman ziguna.

Mobility LAB Vitoria fundazioko Iñigo Bilbaorekin hasi zen saioa. Arabako enpresa- eta ikerketa-ekosistemaz baliatuz hiri-mugikortasunaren eta logistikaren arloan irtenbide berritzaileak identifikatzera eta testatzera bideratutako fundazioa dugu. Azaldu zigunez, Arabako Lurralde Historikoa eta Gasteiz hiria oso aproposak dira mugikortasun- eta logistika-soluzioak esperimentatzeko eta testatzeko hainbat alderdiri esker: hiria Europako Hiriburu Berdea izan zen 2012an eta Green City Global 2019an, garraio publikoaren sare handi bat du, herrialdeak kokapen estrategikoa du eta, horrekin batera, baita logistikarako zenbait azpiegitura berezi ere, hala nola Forondako aireportua. Horregatik guztiagatik, Mobility LAB Vitoria fundazioan lau lerro estrategikotan banatu nahi izan dute bere jarduera: berrikuntza Living Lab guneekin erraztea, mugikortasuneko eta logistikako datuen gune bat garatzea, ko-sorkuntza erraztea eta ikerketa-proiektuak sustatzea Mobility-Lab Campusari esker.

Basquevolt proiektuko Chema Robla izan zen bigarren hizlaria. Egoera solidoko bateriak teknologia propioarekin fabrikatzeko CIC energiGUNEan sortutako proiektu estrategikoa dugu. 2023an 70 lagun kontratatzeko jauzia egin zuten, hainbat ingeniariz eta zientzialariz ostatutako diziplina anitzeko talde bat sortzeko. Gaur egun, 2023ko amaiera-alderako beren lehenengo lerro prototipoa inauguratzea eta 2025erako 1 GWh-ko bateriak eta 300 tona elektrolito produzitzeko planta pilotua eraikitzea dute helburu. Ekintzailetzan hasteko jarrerak duen garrantzia jarri zuen balioan Chemak, beretzat ekintzailetzan aritzea ausartzearen eta arriskatzearen sinonimoa baita. Gainera, azpimarratu zuen garrantzitsua dela entzuteko gaitasuna izatea langile-plantilla proiektuaren definizioaren partaide egiteko.

Ingeniería Zuia enpresako Gloria del Riorekin jarraitu genuen, energia berriztagarrien sektorean 15 urtetik gorako esperientzia duen ingeniaritza elektrikoaren arloko Gasteizko enpresa horretako ordezkariarekin. Euskadin, Nafarroan eta erkidego mugakideetan langile propioekin lanean aritzen direla esan zigun Gloriak, eta zerbitzu integral bat eskaintzen dutela: energia berriztagarrien ingeniaritza, giltzak eskuan proiektuak eta monitarizazioa. Gainera, ibilgailu elektrikoak kargatzeko dauden modu desberdinak azaldu zituen, eta azpimarratu zuen gomendagarria dela jakitea zein den gehieneko kargako potentzia, konektore mota edo ibilgailuaren bateriaren ahalmena karga behar bezala egiteko.

Azkenik, Nodium enpresako Jesús Deval-ek itxi zuen Ekin Breakfasta, Luis Sarachorekin batera 2022an sortu zuen bere startup-ari buruz hitz egiteko. Oinarri teknologikodun enpresa berria dugu Nodium Sport Engineering enpresa, osasunaren, jarduera fisikoaren eta hiri-mugikortasun jasangarriaren esparruetan produktu eta zerbitzu berrien garapenean espezializatutakoa. Bere produktuak pertsona guztiei zuzenduta daudela kontatu zigun Jesúsek, haien adina, generoa edo egoera fisikoa edozein izanda ere. Produktu horien artean nabarmentzekoa da egonkortasun handiko hiru gurpildun scooter elektriko patentatua. Aurreko gurpil horiei esker, oztopoak ezerezean geratzen dira eta edozein adinetako erabiltzaileek erabili dezakete produktua, scooter elektrikoak erabiltzen aldez aurreko esperientzia izan ala ez.

Saioa amaitzeko, galdera batzuk egin ziren, eta gure hizlariek azalpenak eman eta zalantzak argitu zituzten.

Eskerrak eman nahi dizkiegu hizlari guztiei beren esperientzia baliotsua partekatzeagatik, baita ekitaldia presentzialki zein online jarraitu zuten pertsona guztiei ere. Hurrengo Ekin Breakfastera arte!

Hurbiltzerik izan ez zenutenentzat, saioaren grabaketa osoa uzten dizuegu hemen:

Arabako ekintzailetzarekin lotutako albisterik, laguntzarik edo ekitaldirik galdu nahi ez baduzu, harpidetu zaitez gure newsletterrean; edo jarraitu LinkedIn, Twitter edo Facebooken.