Berriak

Irekita dago “Araban ekinean 2020” laguntza-programarako epea
January 9, 2020
Araba Ekinean ekimenak aurkeztu du 2020an ekintzailetza bultzatzeko jardueren egutegia
January 20, 2020

Ekintzaile, zure proiektu berritzailea lantzen eta martxan jartzen laguntzen dizun SPRI Taldearen programa

Programa urte osoan zabalik dago, eta proiektu berritzaileak dituzten ekintzaileei finantza-laguntza (30.000 euroraino fondo galdura) eta aholkularitza eskaintzen dizkie.

Ekintzaile izateko eta negozio bat sortzeko unean gauza garrantzitsuenetako bat proiektu sendoa izatea da. Horretarako, ideia on bat izatea beharrezkoa da, baina era berean beharrezkoa da ideia garatzea eta baliozkotzea.

SPRI Taldeak, ekintzaileei ideiaren garapen-fasean eta enpresa martxan jartzeko fasean laguntzeko helburuarekin, Ekintzaile izeneko programa dauka. Pertsona fisiko, mikroenpresa, ETE edota enpresa industrial handientzat (edo lotutako zerbitzuentzat) sortua, programak aholkularitza eta 30.000 eurora arteko dirulaguntza fondo galdura eskaintzen ditu. Dirulaguntza jaso dezaketen gastuen artean honako hauek daude:

  • Dedikazio-prima bat.
  • Enpresa-prestakuntza eta prestakuntza espezifikoa.
  • Aholkularitza-gastuak, kanpo-laguntza teknikoa.
  • Dokumentazio- eta prospekzio-azterlanak.
  • Maketak eta prototipoak.

Horrela, ekintzaileek euren ideia garatzeko garaian bete-betean jarduteko aukera izango dute, eta era berean prestakuntza jaso ahal izango dute edota aholkulari profesionalen laguntza izango dute bideragarritasun-azterlanak, enpresa-planak, marketina eta abar lantzeko. Hori guztia, proiektua enpresa gisa formalizatzen denean ahalik eta sendoena izateko helburuarekin.

SPRI Taldearen Ekintzaile programara aurkezteko epea urte osoan zabalik dago. Laguntza hau eskatzeko interesatuta bazaude, jar zaitez harremanetan BIC Araba zentroko langile teknikoekin bicaraba@bicaraba.eus helbidearen bitartez edota 945 298 282 telefono-zenbakira deituz.

Ekintzaile programari buruzko informazio gehiago aurkitzeko bisita itzazu BIC Arabaren webgunea edo SPRI Taldea.


Arabako ekintzailetzari buruzko laguntza, albiste edo ekitaldi guztien berri izan nahi baduzu, harpidetu gure newsletterera edo jarrai iezaguzu honako sare sozial hauetan: LinkedIn, Twitter, Facebook.