Berriak

“Zure ideiak balio du” Lehiaketan parte hartzeko arrazoiak
February 3, 2020

Ekintzaile, zeren zain zaude B2B topaketan izena emateko?

Araba Ekinean ekimenean agenda ekintzaileentzako jarduerez beteta daukagu. Ikastaroak nahiz jardunaldiak, buruan ideia bat dutenek ideia hori errealitate bihurtzeko gai izan daitezen behar den guztia.

Urte-hasiera honetako jarduera-eskaintzaren barruan, ekitaldi interesgarrienetako bat B2B topaketa (Business To Business edo Negozioz Negozio) da, non ekintzaileak aurrez aurre eta banaka elkartu daitezkeen finantza- edo aholkularitza-erakundeekin edo azeleratzaileekin, baita beste ekintzaile batzuekin ere.

Aukera paregabea zure proiektua eta beharrizanak azaltzeko honako erakunde hauei: Banco Sabadell, Caja Rural, Elkargi, Aclima (Clúster Vasco de Medio Ambiente), Metxa, ASLE, Radar Ventures, Gaztenpresa Caja Laboral edo CaixaBank. Erakunde horiek guztiek pozik entzungo eta lagunduko dizute.

Ekitaldia Arabako ekintzaile guztientzat zabalik dago, eta datorren martxoaren 26an (asteartea) egingo da, 15:30etan, Gasteizko Villasuso Jauregian.

Bertaratu nahi baduzu, bete ezazu izena emateko inprimakia martxoaren 19a baino lehen.