Berriak

Zer da Yuzz Álava?
17/07/2017
Irailaren 15ean startupek BIND 4.0 programan izena emateko epea ixten da
07/09/2017

Ekintzaileei Laguntzeko Plan Integrala 2017ko 2. edizioa aurkeztu dute

Denbora daramazu negozio-ideia horrekin buruan bueltaka, baina ez duzu abiarazten…. Zalantzak dituzu. Ez dakizu nondik jo…. Normala da. Baina horregatik sortu zuen hain zuzen ere Gasteizko Udalak Ekintzailetza Babesteko Plan Integrala, PIPAE akronimoarekin ere ezaguna. Adi egon hemen esaten denari, hau guztia zertan datzan eta nola parte har dezakezun kontatuko baitizugu.

Behar duzun lehenengo gauza, eta hori esan dugu jada, negozio-ideia bat izatea da. Ideia zehatz bat, ez da nahikoa ekintzailetzarako gogoa bakarrik izatearekin (hori gauza ziurtzat ematen dugu). Hortik aurrera, 3 hilabeteko aldiari ematen zaio hasiera, eta oso erne ibili beharko duzu aldi horretan, pilak ondo kargatuta dituzula, eta “esponja” espirituarekin, dena xurgatu beharko baituzu.

  • Alde batetik, PIPAEk 140 prestakuntza-ordu ere eskaintzen ditu. Sei prestakuntza-modulu dira (negozio-ereduei, marketinari, finantzei, norberaren trebetasunei, legezko alderdiei eta abarri buruzkoak), bakoitza 20 ordukoa, eta, gainera, beste prestakuntza-jardunaldi espezifikoagoak dituzte osagarri gisa. Modulu eta ikastaro guztiak hainbat urtetako esperientzia duten adituek ematen dituzte, eta, ikusiko duzunez, ekarpen handia egiten diete etorkizuneko ekintzaileei.
  • Gainera, tutoretzako saio praktikoak baliatu ahalko dituzu zure negozio-ideia garatzeko. SECOTeko hainbat pertsonak ematen dituzte saio horiek; senior profila duen jendea da, lan-esperientzia handikoa, eta haien esperientzia oso lagungarri izango zaizu.
  • Azkenik, aholkularitza pertsonalizatutako 10 ordu baliatu ahalko dituzu zure negozio-ideia ondo bideratuta gera dadin.

Urriaren 2ra arteko epea duzu inskripzioa egiteko. Informazio gehiago nahi izanez gero, esteka honetan sar zaitezke, edo zure online inskripzioa beste esteka honetan egin.