Berriak

2021eko Gizarte Berrikuntzaren Sarietarako deialdia ireki du Arabako Foru Aldundiak
16/11/2021
Hurbileko merkataritza berrasmatzen
02/12/2021

Ekintzaileek eta Makerrek eskua eman diote elkarri Araba Ekinean ekimenak antolatutako tailerrean

Azaroan zehar, makerrek eta ekintzaileek era guztietako sinergiak sortu dituzte Araba Ekinean ekimenak antolatutako tailerrari esker.

Maker kulturak eta ekintzailetzak antz handia dute. Jakin-nahi handiko pertsonek osatzen dituzte bi taldeak. Era guztietako erronkei irtenbide sortzaileak bilatzen dizkieten pertsonak dira, berrikuntza xede dutenak, euren esperientziak eta ezagutzak gainerako komunitatearekin partekatzen dituztenak.

Horregatik, 2021eko azaroan Araba Ekinean ekimenak tailer bat antolatu du (bi jardunalditan banatua). Bertan, ekintzaileek ikasi ahal izan dute maker kulturak zer ekarpen egin diezaiekeen beren proiektuei. Hori guztia Asociación Cultural Gamaker elkartearen laguntzari esker.

Maker mugimendua ezagutzen

Kontzeptua ezagutzen ez duenarentzat. Maker mugimenduaren oinarria da pertsona oro gai dela arazo bat sormenez eraikitzeko edo konpontzeko, hainbat tresna eta teknologia erabilita, komunitatean sortzen diren ezagutza irekiak eskuratuta.

Ikaskuntza aktiboa giro sozialean bultzatzen duen kultura da. Ikaskuntza informala, sarean eta partekatua, dibertsioa eta nork bere burua gauzatzea xede izanik. Teknologien aplikazio berriak sustatzen ditu, bai eta hainbat arlotan arakatzea ere, hala nola zurarekin eta metalekin lan egitea, artisautza, programazio informatikoa, etab.

Eta, hain zuzen ere, tailer honen bidez, ekintzaileek bertatik bertara ezagutu ahal izan dute maker kulturak nola lagun diezaiekeen beren proiektuak bultzatzen eta hobetzen. Hori guztia 3D diseinuaren eta inprimaketaren edo laser bidezko grabaketaren eta ebaketaren teknikak erabiliz

Tresna guztiz egokikorrak, prototipoak nahiz azken produktuak metodo tradizionalagoekin baino azkarrago eta merkeago egiteko aukera ematen dutenak. Nolanahi ere, tailerrean ikasi ahal izan zuten bezala, horretarako pixka bat aldatu egin behar da produktua sortzeko prozesua.


Araba Ekinean ekimenaren hurrengo jardueren berri izan nahi baduzu, jarraitu Twitterren, LinkedInen, Facebooken edo harpidetu gure newsletterrean.