Berriak

INIZIA Arabacampus programa, urteko uniekintzailearen bila
10/11/2020
Gobak: “Merkatuan falta zen txakur-modaren kontzeptua gara”
13/11/2020

Ekintzailetza disruptiboko lau adibide Arabako Errioxan

Arabako Errioxa gure lurraldeko eskualderik bizienetako bat da. Ezbairik gabe, oso eskualde erakargarria eta ezaguna da, eta horregatik, negozio berriak sortzeko gune ezin hobea.

2020ko azaroaren 10ean, joan den asteartean, Ekin Breakfast berri bat antolatu genuen, eta berrikuntza bikain erabili duten zenbait ekintzaileren esperientzia ezagutzeko aukera izan genuen. Batzuek negozio-ideiak jarri dituzte martxan, Arabako Errioxan oso finkatuta dauden sektore batzuei ikuspegi berri bat emanez; beste batzuek, berriz, proposamen berriak ekarri dituzte, gorantz doazen beharrei erantzun bat eman nahian.

Bodegas y Viñedos Artuke enpresako Arturo de Miguel izan zen bere esperientzia gurekin partekatu nahi izan zuen lehena:“2009an nire gurasoen eskutik lekukoa jaso nuenean, proiektu eder batekin egin nuen topo, jada martxan zegoen eta ikatz eta indar pixka bat gehiago baino behar ez zuen lokomotora batekin ”, ziurtatu zuenez; “Beste bultzadatxo bat eman nahi izan nion nik. Pixka bat gehiago hazi gara (30 hektarea mahasti dauzkagu), eta, tokiko negozio bat zena, nazioarteko negozio bihurtu da: Estatu Batuetan eta Australian ere edaten dute gure ardoa”.

2012an abiatu ginen, eta pixkana-pixkana erreferentziazko puntu bat bihurtu gara Guardian. Ni ontzi-sektoretik nentorren, eta nire bizitzako lana aurkitu dudala uste dut” adierazi zuen Javier Ruízek, Pepita Uva enpresako ordezkariak. “Bisitatzen gaituzten turista guztiei Arabako Errioxaren magia azaltzen ahalegintzen gara. Bisita turistikoekin hasi ginen, eta, denborarekin, eremuko ardorik onenak dauzkan ardoteka bat ireki genuen”. 

Bestetik, Inconef enpresako Antonio Aguirrek ingeniaritza-enpresa bat nola sortu zuen kontatu zigun: “Gure enpresa Arabako Moredan muntatzea erabaki genuen, lehenik, ni bertakoa naizelako, eta, bereziki, Udalak eman zigun babesagatik, lokal bat eskaini baitziguten” ziurtatu zuen. “Termodinamikan eta energia-efizientzian espezializatuta gaude. Klima-instalazioak, kontrol pertsonalizatuko softwarea, eta upategietarako eta urak arazteko produktu propioak sortzen ditugu”.

Azkenik, Bodegas Bhilar enpresako David Sanpedrok kontatu zigun bere herrira itzuli nahi izan zuela bere ardoa egitera. “Zenbait upategitarako lanean aritu ondoren, nire herrira itzultzea eta nire ardoa egitea erabaki nuen. 0.6 hektarea eskasekin hasi nintzen, eta, pixkana-pixkana, mahasti gehiago eskuratu nituen; 15 ditut une honetan ”, adierazi zuenez. “Gaur egungo upategiek bi modu dauzkate errentagarri izateko; edo handia izan eta bolumenaren arabera irabazi, edo txikia izan, eta desberdina izaten ahalegindu eta ahalik eta kalitaterik onena eskaini. Ekologikoak izatea erabaki genuen, mahasti zaharrak lantzeko zaldiak erabiltzea traktoreen ordez, eta esportazioaren alde egitea. Komunikabideetan oihartzun handia izan genuen, eta horrek asko lagundu zigun”.


Eskerrik asko ekintzaile guztiei, beren esperientziak gurekin partekatzeagatik!