Berriak

Transporpet: “Zure maskota urrutitik monitorizatzeko aukera ematen duen garraio-poltsa sortu dugu”
08/06/2022
Lasai-Lasai: “Paketeriaren azken miliako trafikoa eta kutsadura murriztea da gure helburua”
15/06/2022

Ekintzailetza eta Eraldaketa Digitala: Made in Araba arrakasta-kasuak

Ekin Breakfast honetan, eraldaketa digitalaren alorrean eredugarri diren lau enpresa arabarren ibilbidearen berri izan genuen.

Joan den asteazkenean, ekainaren 8an, Ekin Breakfast berri bat egin zen Araba Ekinean ekimenaren esparruan: Ekintzailetza eta Eraldaketa Digitala. Europe Week 2022 #SEW2022 Startuparen jardueren esparruan kokatutako ekitaldi horretan, made in Araba lau arrakasta-kasu berri bertatik bertara ezagutzeko aukera izan genuen.

Eraldaketa digitala erronka handia da enpresa askorentzat eta kultura-aldaketaren premia dakar berekin. Araban ekintzailetza-adibide ugari ditugu teknologia digitalaren integrazio hori beren DNA propioan dutela erakusten dutenak, edo zerbitzu, produktu eta estrategiak eskaintzen dituztenak beste enpresa batzuei jauzi hori egiten laguntzeko, jauzia ezinbestekoa baita etorkizuna ziurtatzeko.


Ekin Breakfast honetan eraldaketa digital horren, eta lehiakorragoak eta efizienteagoak izateko produktu eta prozesuei gaitasun digitalak aplikatzearen adibide diren lau enpresaren jarduera eta ibilbidea ezagutuko ditugu.


Ekintzailetza eta Eraldaketa Digitala” Ekin Breakfast galdu bazenuen, lerro hauen gainean dagoen bideoan ikus dezakezu, aurrez grabatua.

Hasteko, Ibon Salbidegoitiari entzungo diogu (Bigda Solutions). Energia-alorreko startup-a da, datuaren objektibotasuna ardatz duena eta energia kudeatzeko soluzio inteligenteak eskaintzen dituena. “Enpresei laguntzen diegu energia-alorreko iragarpenak egiten, Big Dataren eta Inteligentzia Artifizialaren laguntzarekin, kontsumo efiziente bat bultzatzeko”.

Jarraian, Jaime Fernándezen txanda izan zen. Inalia enpresak egiturazko monitorizazioko soluzio integralak garatzen ditu, energia berriztagarrietarako eta industria-ekipamendurako. “Mota guztietako aktiboen egiturazko osasuna aztertzeko soluzioak sortzen ditugu, errotekin hasi eta zubietaraino, haien bizitza baliagarria luzatzeko helburuarekin. Biki digitalak sentsoreekin uztartuz, denboran izango duten osasuna iragartzeko”.

Iván Morenok, berriz, Kaibot aurkeztu zigun. B2B Data Marketing Agency enpresa horrek salmenta-estrategia digitalak diseinatzen eta ezartzen ditu Industriako enpresentzat. “Salmenta- eta marketin-departamentuen eraldaketa digitalean lagundu nahi dugu. Datuak erabiliz, lead-ak sortzeko erreminta eta automatizazioak ezarriz”.

Azkenik, Sebastián Armijosek eProcess Med aurkeztu zigun. eHealth-eko enpresa da, ardatz gisa prozesu medikoen digitalizazioaren esparruan soluzioak eskaintzea duena. “Gure helburua da medikuaren eta pazientearen arteko komunikazioa hobetzea, Inteligentzia Artifiziala, Blockchain eta antzeko teknologiak erabiliz”.


Araba Ekinean ekimenak antolatzen dituen hurrengo Ekin Breakfast ekitaldien berri izan nahi baduzu, jarrai gaitzazu Twitterren, LinkedInen, Facebooken edo izena eman gure newsletterrean.