Berriak

Arabako Foru Aldundiak lurraldeko eragile ekonomiko nagusiekin, web zerbitzu bat abiarazi du hainbat laguntzekin ETEk eta autonomoek COVID1-19 aurrera egin dezatela.
02/04/2020
Laguntza eta Gure Laguntza, COVID-19ari aurre egiteko bi ekimen ekintzaile
27/04/2020

Ekintzaile! Online ikastaro hauekin prestatzeko garaia da!

Konfinamendu-egun hauek aukera ona eskaintzen digute trebetasun berriak ikasteko edo lehendik dauzkagunak hobetzeko.

Krisialdi oro aukera bat da” dioen esaerarekin bat etorriz, konfinamendu-egun hauek aukera ezin hobea dira, eta ekintzaileek primeran aprobetxa dezakete prestatzeko eta mota guztietako trebetasunak jaso edo hobetzeko. 

Horregatik, Araba Ekinean ekimenean dihardugunok lanean ari gara lurraldeko eragileek plazaratutako online prestakuntza-eskaintzak biltzeko, baita mota guztietako plataforma digitaletan erabilgarri dauden eskaintza guztiak biltzeko ere.

CETIC e-Learning Prestakuntza

Gasteizko Udalak eta CETICek e-learning prestakuntza-eskaintza zabala eskaintzen dute, mota guztietako eremuetan ikastaroak eskainiz: enpresen administrazioa eta kudeaketa; merkataritza eta marketina; 4.0 industria; kalitatea eta lan-arriskuen prebentzioa; Ingurumena; ostalaritza eta turismoa; diseinua; informatika; eta trebetasun pertsonalak ere bai. Ikastaro guztiek tutoretza bat dute, zalantzak kontsultatzeko eta ariketa praktikoak zuzentzeko baliagarri. Gainera, langabeek % 50eko deskontua dute matrikularen prezioan. Informazio gehiago.

Enpresa Digitala, telelanerako prestakuntza

Bestetik, SPRI Taldea, Enpresa Digitala zerbitzuaren bitartez, doako prestakuntza-eskaintza biltzen hasi da, telelanari loturik IKTen sektoreko hornitzaileek enpresa txiki eta ertainen eta autonomoen eskura jartzen duten teknologiei dagokienez. Ikastaroen agenda kontsultatzeko, sakatu hemen.

Basque Cybersecurity Centre, gure burua babesten ikasiz

Kontuan hartuta egoerak hainbat enpresa telelanean aritzera behartu dituela, Basque Cybersecurity Centre-k zibersegurtasunari buruzko bi tailer antolatu ditu, doan:

  • Zibersegurtasuna Telelanean. Saio batean, zibereraso baten arriskuak minimizatzeko zer portaera saihestu behar diren aztertuko da, eta oinarrizko segurtasun-gomendio batzuk emango dira, ekipamenduen erabilerari eta urrutiko konexioei buruz. Egunak: 2020/04/21 eta 2020/04/28, 12:00etan. Informazio gehiago.
  • Zibersegurtasuna Enpresan. Saioaren helburua da gure enpresa-ingurunean baliabide informatiko, sare eta sistemen segurtasunaren kaltetan eragiten ari diren mehatxu nagusien inpaktuaz kontzientziatzea, bidegabe sartzeko ahaleginak detektatuz eta gertakarien aurrean erreakzionatuz eta egoera onbideratuz. Egunak: 2020/04/23 eta 2020/04/30, 12:00etan. Informazio gehiago.

Álava Digital, eraldaketa digitalerako prestakuntza-programa

Arabako Ganberak eta Bejob-ek Álava Digital eraldaketa digitalerako prestakuntza-programa dute indarrean. Alcaláko Unibertsitateko Fundazio Orokorrak ziurtatutako ikastaro sorta bat da, besteak beste Big Data, Ciberseguridad, Python, WordPress edo Java teknologiak ikasteko aukera emango dizutenak. Informazio gehiago.

Beste plataforma batzuk

Arabako eragile eta erakundeek ekintzaileentzat sortutako online prestakuntza-eskaintza hori guztia ez ezik, beste hainbat plataforma ere badaude indarrean, non mota guztietako trebetasun eta ezagutzak jaso ditzakegun: Hello Creatividad, Udemy, Foxize edo Coursera, adibidez.

Ikusten duzunez, prestakuntza-eskaintza itzela da, eta zuretzat interesgarri izan daitezkeen ia eremu guztiak betetzen ditu. Zuk bat aukeratu besterik ez duzu egin behar, eta konfinamendua aprobetxatu trebetasun berri bat ikasi edo lehendik dakizuna hobetzeko.