Berriak

Egibideko LHko ikasleek enpresen erronkei erantzun diete
May 16, 2019
Iván Platas, Goyti: “Material naturalak ibilgailuak eraikitzeko alternatiba bideragarria dira”
June 5, 2019

Manu Muñoz, i+Med enpresaren zuzendari exekutiboa: “Giza kapitala da i+MED enpresaren aktiborik handiena“

Manu Muñoz, Raúl Pérez, Iñaki López eta Sergio Caderniok i+Med enpresarekin ekintzailetzan jardutea erabaki zutenean bi gauza argi zituzten. Lehenengoa, euren enpresak erreferentea izan behar zuela biomedikuntzaren esparruan, eta bigarrena, kooperatiba bat izango zirela. Orduz geroztik bost urte baino gehiago igaro dira, eta esan daiteke euren helburuen zati handi bat bete dutela.

Euren filosofia beti argi egon da: jakintza eta balioa sortzea lankidetzaren bitartez. Enpresa-estrategia modu bateratuan diseinatuz. Negozioak egiteko modu bat da, abangoardiako nanohidrogelak sortzeaz gain industrian erreferentea izatera eta Araba Ekinean ekimenak ematen duen “Araban Ekiten” saria bezalakoak jasotzera eraman dituena.

Proiektu honi eta bere esperientzia ekintzaileari buruz gehiago jakiteko, i+Med enpresako zuzendari exekutibo Manu Muñozi elkarrizketa bat egin diogu.

 Araba Ekinean (AE): zein izan da urte hauetan guztietan aurrez aurre izan duzuen erronkarik handiena?

Manu Muñoz (MM): erronkarik handiena eguneroko zereginean i+Med proiektuarekin aurrerantz egitea izan da, alde batetik, bioteknologiaren eta farmaziaren sektorean posizionatutako enpresa gazte bati planteatzen zaizkion auziei irtenbidea ematea. Horrek dedikazio handia eskatzen du, eta era berean oso egitekotsua da. Urte hauetan enpresa egituratzen eta bere estrategia diseinatzen joan behar izan dugu, nanoteknologiaren eta printzipio aktiboen liberazio kontrolatuaren munduan erreferente gisa posizionatzeko.

AE: i+Med abian jarri zenutenean, zein da eman ez zizuten eta jaso nahi izango zenukeen aholkua?

MM: lan eta dedikazio handiko hainbat urte genituela aurrez aurre, eta batez ere zetozen urteak sari ekonomikorik gabeko denboraldi luze bati lotuta egongo zirela. Horretarako prestatuta egon behar da. Ekintzailetzari buruz hitz egitea eta errealitate horiek mahai gainean ez jartzea, istorioa oso modu partzialean kontatzea da.

 AE: zein izan da zure ustez urte hauetan guztietan i+Med enpresan sortu duzuen aktiborik handiena?

MM: i+Med enpresako taldearen giza kapitala da gure bitxirik preziatuena, inolako zalantzarik gabe.

 AE: zergatik aukeratu zenuten kooperatiba izatea eta ez beste forma juridiko bat?

MM: kooperatiba izatea i+Med proiektuaren barnean zegoen hasieratik. Proiektuan pixkanaka sartzen doazen pertsonak barnean hartzeak enpresa aberastu egiten du, hala ikuspuntu teknologikotik, pertsona horiek ezagutza dakartelako, nola egiten duten giza ekarpenagatik. i+Med enpresaren filosofia, zientzialarien kooperatiba den heinean, lankidetzaren eta enpresa gisa duen estrategiaren diseinu partekatuaren bitartez jakintza eta balioaren sorkuntza interpretatzeko modu berri bati lotuta dagoen eredu bat da. Horrek eraman gaitu i+Med nanohidrogelen nahiz ekintzailetzaren esparruan erreferente gisa posizionatzera.

Mila esker Manu Muñozi eta i+Med enpresari, Araba Ekinean ekimenaren galderei erantzuteagatik!