Berriak

INIZIA Uniekintzailea Sarien X. Ediziorako deialdia ireki da
13/10/2021
Arabako Emakumezkoen Talentuaren Sarien XXI. edizioa
26/10/2021

Emakumezkoen ekintzailetzaren eta berrikuntzaren lau adibide

Startup Europe Week 2021 ekimenaren harira, emakumezkoen ekintzailetzaren eta berrikuntzaren lau adibide made in Araba ezagutu ditugu.

Joan den ostegunean, urriaren 14an, itzuli ziren Ekin Breakfastak formatu presentzialean, eta gai guztiz bereziarekin gainera: emakumezkoen ekintzailetza eta berrikuntza. Startup Europe Week 2021 #SEW2021 ekimenaren jardueren barruan dago ekitaldia eta AMPEA elkartearen laguntza izan zuen. 

Emakumeak ekintzailetzan duen zeregina hazten eta bilakaera nabarmena izaten ari da urteak igaro ahala. Emakume ekintzaileak ez daude jada negozio mota jakin bati soilik lotuta, baizik eta presentzia nabarmena izaten ari dira sektore askotan. Berrikuntza teknologikoa ezaugarri duten enpresa-proiektuen buru diren emakume arabarrei buruz hitz egingo dugu eta haien lanari balioa emango diogu Ekin Breakfast honetan, etorkizuneko belaunaldientzat erreferente bihurtu baitira, oztopoak eta estereotipoak apurtuz.


Ekin Breakfast: Emakumezkoen ekintzailetza & berrikuntza” galdu bazenuen, lerro hauen gainean dagoen bideoan ikus dezakezu, aurrez grabatua.


Lehenbizi, Arabako emakumeen ekintzailetzaren egoerari buruz hitz egin zigun AMPEA elkarteko Lorena Torresek: “2020an emakumeak izan dira buru lurraldeko proiektu ekintzaileen % 37an edo emakumeek parte hartu zuten”. Eta hauxe baietsi nahi izan zuen: “frogatuta dago zenbat eta txikiagoa izan emakumeen ordezkaritza lan-ingurunean, orduan eta handiagoa dela pobrezia-indizea 

Ondoren, Maitane López de Forondak PlayerON aurkeztu zigun: “Gamifikazio-plataforma bat sortu dugu ekitaldietan fan engagement-a areagotzeko”. “Besteren kontura lan egiten nuenean, aukera bat atzeman nuen eta abian jartzea erabaki nuen. Erantzunak askotarikoak izan ziren, “ez zaude burutik sano” eta “bejondeizula, neska!” bezalakoak entzun behar izan nituen, adierazi zuen.

Chubby Apps proiektuko Patricia Bedoyaren kasuan, Euskadin istorio handi asko hasten diren bezala hasi zen: Lagunekin afaltzen. “Hasi orduko, bi sari jaso genituen, eta denek esaten ziguten ideia bikaina zela. Zorionez, BIC Arabaren eta Metxaren laguntza izan genuen, haiek lagundu baitziguten ideia lurreratzen. Eta gero, bat-batean, pandemia etorri zen, eta horrek gauza asko pentsatzen eta birplanteatzen lagundu zigun” adierazi zuen. “Teknologia pertsonengana hurbildu nahi dugu. Pertsonak erdigunean jarrita. Aplikazio atseginak, politak, eskuragarriak eta, batez ere, pertsonen bizitza hobetzen dutenak. Cori bezalako App-ak”. 

Alazne Ustaranek, berriz, Estudio Avocado irekitzea erabaki zuen lankide batekin, “besteren kontura lanean urte asko eman ondoren”. “Konturatu ginen proiektu batean parte hartzen genuenean oso gauza potenteak ateratzen zirela” adierazi zuen. “Etxetik hasi ginen lanean, baina konturatu ginen ez zuela ondo funtzionatzen, eta Gasteizko Udalaren enpresa-haztegira egin genuen jauzi” esan zuen. Eta, amaitzeko, gogoeta bat partekatu nahi izan zuen: “Besteren kontura lan egiten duten emakume asko konturatzen dira ezin direla lanpostu jakin batzuetan sartu, nahiz eta ondo kualifikatuta egon.

Azkenik, Meteo for Energy proiektuko Amaia Acha-Orbeak energia berriztagarrien arloan ekiten izan duen esperientzia azaldu zigun. “Energia berriztagarria ekoizten duten instalazioetarako iragarpen meteorologikoko zerbitzuak ematen ditugu” azaldu zuen. “Beste askok bezala hasi genuen proiektua, sektorea ezagutu ondoren nitxo bat atzeman genuelako” adierazi zuen. Eta bi aholku eman nahi izan zituen: “Burua hotz izaten ikasi behar da ekintzailetzak dakarren errusiar mendiari aurre egiteko eta, batez ere, bezeroei entzun behar zaie zer behar duten jakiteko”.


Araba Ekineanen hurrengo Ekin Breakfasten berri izan nahi baduzu, jarraitu Twitterren, LinkedInen, Facebooken edo harpidetu gure news-letterrean.