Berriak

www.araba40.eus webgunea aurkeztu dute, Araban industria digitalaren erreferentzia bihurtzeko helburuarekin
24/09/2018
Senda 15 Incubator aurkeztu da, proiektuak azeleratzeko inkubagailua
04/10/2018

Cooworkingean ekintzailetzan aritzea

Coworkingak, moda bat izatetik urrun, benetako errealitate bihurtu dira. Bere bertsiorik oinarrizkoenean, gune berean zenbait freelancek edo enpresa desberdinek lanerako partekatzen duten bulegoa da coworking bat. Baina puristentzat, askoz ere haratago doa cooworkinga eta filosofia baten adierazgarri da, zeinean profesionalek eta enpresek konfiantza- eta lankidetza-giro bat sortzea ahalbidetzen duten, negozio aukera berriak sortzea ahalbidetzen duena. Coworkingak ez dira Silicon Valley-ren, Bartzelonako 22@ barrutiaren eta horrelako lekuen, edo Berlinen edo Londresen eta antzeko hiri kosmopoliten berezko ezer. Hemen Gasteizen cooworkingeko hainbat gune aurki ditzakegu (esteka honetan ikusi ditzakezue zein) zeinetan frelanceek edo enpresa txikiek gunea partekatzen duten beste batzuekin. Haiekin egon gara eta hauxe kontatu digute.

Coworkinga geratzeko iritsi da; horretan adostasuna dugu eta ez da moda iragankor bat. Enpresa-ingurunea aldatzen ari da freelanceak, autonomoak eta startup txikiak dituen eredu baterantz, eta horrelako dinamiken garapena bultzatzen du horrek. Senda 15 guneko Mikel Gainzarainek esan digunez, “Etorkizunean ere, profesional gehiagorekin urrunetik lan eginez, ereduak bere bilakaera izan dezake eta gehiago izan liteke topaleku lan-leku baino”. 25 coworkerrek lan egiten dute bertan, profil oso zehatzik gabe: arkitektoak, diseinatzaileak, ingeniaritzak, kultura-enpresak eta baita GKEak ere. Cocubo Coworking guneko Iñaki Saldiasek adierazi digunez, sei coworker dituzte gunean, “nahiz eta laster beste bi langune gehiagorekin zabalduko dugun”. Kasu horretan bai ageri dela espezializazio handiagoa sormenezko lanbideetan, hala nola diseinu grafikoan, argazkigintzan edo kazetaritzan, nahiz eta mota guztietako enpresei irekita egon.

Coworkingaren abantailak bitan laburbil daitezke, nagusiki: kostu-aurrezpena, eta sor daitezkeen sinergia eta aukerak. Coworking batean lanpostu bat alokatzea beti da merkeagoa bulego bat alokatzea baino, eta gainera badira zenbait zerbitzu coworkerren artean partekatzen direnak; horrela, baliabide gehiago bideratu daitezke negozioa haztarazteko. Eta coworkingaren jatorrizko espirituan gainerako coworkerrekin sinergiak eta baliabide berriak sortzeko aukera dago. Horrelako lankidetza motak hainbat maila ditu; oinarrizkoenean, esperientziak, ikuspegiak eta kezkak partekatzen ditu coworkerrak gainerakoekin; aurreratuenean, konfiantzan oinarritutako lankidetza-espiritu bat sortzen da, proiektu edo negozio berrien sorrera ekar dezakeena. Let´s Go Networking gunean, zeinaren eredua coworking tradizionalenarekin alderatuta zertxobait desberdina den, argi ikusten dute: “Let´s Go networking gunean, izenak berak adierazten duenez, networkinga lantzen dugu; hiriko profesionalak harremanetan jartzea haien artean negozio-aukerak sortzeko. Coworkinga oso ondo dago, baina gunea dinamizatzen ez bada, zailagoa da atsedenaldiko kafe sinple batek harreman horren atzean dagoen potentzial horri zukua ateratzea”.

Hortaz, badakizu, freelancea bazara edo ekintzailetzan aritzen bazara, coworking batetik lan egitea oso aukera baliagarria izan liteke;-)