Berriak

Ekin Breakfast
Inbertsioari buruzko Ekin Breakfastera joateko 5 arrazoi
06/02/2019
Inbertsio bila zabiltzanean kontuan hartu behar dituzun 5 gauza, Josetxu Silgoren arabera
22/02/2019

Eneko Knörr ekintzaile arabarrak Ekin Day itxiko du

Eneko Knörr

Aste asko kontatzeko irrikaz egon ondoren, gaur azkenean iragar dezakegu Eneko Knörr ekintzaile arabarra izango dela Ekin Day ixteko arduraduna; datorren apirilaren 3an izango da, bere esperientzia eta aholku batzuk partekatuz emango duen hitzaldi baten eskutik. 

Eneko Knörr ekintzailetzaren eta berrikuntzaren zale amorratua da, eta 20 urtetik gora daramatza mota guztietako startup teknologikoak sortzeko eta zuzentzeko lanetan. Hostalia, Laguardia.capital, AngelClub, Ludei eta beste hainbat arrakastari esker “Emprendedores” aldizkariko lehen orrialdean ageri da, eta “Urteko Business Angel Espainian 2018” izendatu dute, besteak beste Ticketbis, Habitissimo edo Petcoach startupetan inbertitzean asmatzeagatik. Gaur egun Knörr kriptomoneten munduan murgilduta dago erabat, Pheidon moneta digitaletan espezializatutako inbertsio-funtsa sortu zuenez geroztik.

Hala, dagoeneko berretsita dauden hizlariekin bat egin du Knörrek, Antonio Espinosarekin eta Verónica Reyerorekin esaterako. Espinosak Auara startupa sortu du, edateko ura halakorik ez dutenei eramateaz arduratzen dena, eta eragin handiena duten 30 gazte ekintzaileentzako Forbes 30 under 30 zerrendan sartu dute horrenbestez. Verónica Reyero, berriz, Antropología 2.0 proiektuaren sortzaileetako bat da, eta Gizarte Antropologoen Europako Elkartearen Antropologia Aplikatuko Sarearen koordinatzailea.

Ekin Day, Arabako ekintzailetzaren inguruko erreferentziazko eguna, datorren apirilaren 3an izango da, asteazkena, Europa Biltzar Jauregian. Bertaratu nahi baduzu, bete ezazu lehenbailehen izena emateko inprimakia.