Berriak

Araba Ekinean 2018 ekimena aurkeztu da
29/01/2018
Enpresa Azoka: pizgarri berria Arabako ekintzailetzarako
08/02/2018

Enpresa sendotzeko programa 2018

Zure enpresa-proiektua martxan jarri baduzu eta bide horretan lehenengo pausoak ematen ari bazara, interesgarria izango zaizu hau. Enpresa sendotzeko Gasteizko Udalaren programaz ari gara. Beren bizitzako lehenengo urteetan enpresa sortu berrien biziraupena luzatzeko premiak eraginda sortu zen programa, urte horiek izaten baitira normalean kritikoenak.

Programa honetan parte har dezakeen enpresa tipoa aniztasun handikoa da, eta sendotu, hedatu, merkatu berriak bilatu edo beren lehiakortasuna hobetu beharra duten enpresei zuzenduta dago bereziki.

Zertan datza? -Kontuan hartu:

  • Lau prestakuntza-tailer ekimenak guztira iraungo duen 4 orduetan (09:30etik 13:30era) honako arlo hauek ardatz gisa hartuta:

Estrategia

Marketina

Finantzak

Antolamendua eta pertsonak

  • Bi orduko aholkularitza, parte hartzaile bakoitzarentzat indibidualizatua eta pertsona aditu batekin.

Lehen prestakuntza-tailerra otsailaren 19an izango da, eta hemen kontsultatu ahalko duzue programa osoa eta zuen inskripzioa egin.